ERREAKZIOAK: Alderdi eta eragileen erreakzioak

2011ko urtarrilaren 20a
17:51
Entzun
Aralar: "Sententzia bat dator giza eskubideekin eta justiziarekin"

"Sententzia bat dator giza eskubideekin eta justiziarekin, jarduera politiko oro, bide soilik zibil eta politikoetatik egiten denean, ezin delako kriminalizatu. Politika egiteagatik auziperatu zituzten, eta berretsi egiten gara politika egitea sekula ezin dela delitu izan esaten".

"Estatuari kalte hau konpontzeko edo arintzeko ekimena har dezala eskatzen diogu, eta denbora honetan guztian epaia ezagutu aurretik auziperatuak epaitu eta kondenatu dituzten politikari zein kazetariei barkamena eskatzea exijitzen diegu".

Lokarri: "Epaiak Espainiako Gobernua gogoeta bat egitera bultzatu beharko luke"

Auzia "dena ETA da" doktrinaren ondorio da, eta horrek oinarrizko askatasunak murriztea eragin du".

"Epaiak Espainiako Gobernua gogoeta bat egitera bultzatu beharko luke, debekuen eta ilegalizazioen estrategia mantentzean tematuta baitago".

Ezker Batua: "Nork ordainduko die auzipetuei zazpi urtez jasandako oinazea?"

"Epaiak arrazoia ematen die, Ezker Batuak bezala, proiektu ideologikoa zela sinetsi eta auzia artxibatzea eskatzen genuen alderdiei".

"Nork ordainduko die auzipetuei zazpi urtez, auzia hasi zenetik, jasan duten oinazea?".

Alternatiba: "Edozer epaitzeko estrategia politiko bat egon da, baina huts egin du".

"Jasandako oinazea ez da absoluzio batekin konponduko".

"Norbaitek betiko "erabaki judizialak errespetatzen ditugu" esaldiaz gain, zerbait gehiago esan beharko luke".

EA: "Benetako demokrazia batean, ezin dira ideiak eta proiektu demokratikoak kriminalizatu".

"Auzi hau ez zen hasi ere egin behar, benetako demokrazia batean ezin baitira ideiak eta proiektu demokratikoak kriminalizatu".

"Epaiak argi erakusten du estatuko segurtasun indarrak hipotesietan oinarritu zirela, ez frogetan".

ELA: "Absoluzioa zen epai posible bakarra".

"Inolako krimen-egozte probarik gabeko prozedura judizial baten aurrean aurkitu gara eta hau zen erabaki posible bakarra. Horrela espero zuen herri honetako gehiengo zabal batek. Udalbiltza ez zukeen inoiz ilegalizatua behar izan".

Hamaikabat: "Absoluzioak euskal herritar eta erakundeek jasandako kriminalizazioa argudiorik gabe uzten du".

"ETA talde armatua bera baina gehiago dela diotenen eskutik euskal herritar eta erakundeek jasandako kriminalizazioa argudiorik gabe uzten du absoluzioak".

"Naziotasuna ez da ETAren inposizioa, edozein abertzaleren helburu zilegia baizik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.