Patxi Lopez Eusko Legebiltzarreko talde denekin bilduko da

2011ko otsailaren 8a
14:06
Entzun
Ezker abertzalearen pauso berria aztertzeko asmoz, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Legebiltzarreko talde guztiekin bilduko da, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi dutenez. Honen arabera, Jaurlaritzaren ustez "berritzailea eta oso positiboa" da ezker abertzaleak ETAren indarkeria ere baztertu izana. Espainiako Alderdien Legea beteko duela ere iragarri zuen ezker abertzaleak. Dena dela, "ezkor" egoteko arrazoiak badaudela esan du Mendiak.

"Orain arte entzun ez ditugun gauzak esan ditu ezker abertzaleak", zioen atzo Lopezek, adierazpenean. "Jaurlaritzak baloratu egiten ditu pauso horiek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.