Albistea entzun

futbola

Izkok euskarazko erantzunak itzultzeko eskatu zion Mendilibarri aurkezpenean

Osasunako presidentea zakar agertu zen herenegun BERRIAko kazetariak agerraldiaren amaieran entrenatzaileari euskaraz galdetu zionean eta horrek euskaraz erantzun zuenean.

Berria -

2011ko otsailak 17
Herenegun, Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaile berriaren aurkezpenean, azken bost galderak euskaraz egin zizkion Asier Legarda-Ere˝o BERRIAko kazetariak Mendilibarri. Lehen galdera egin zuenetik sumatu zen Patxi Izko presidentearen ezinegona: "Bazeneukan gogoa euskaldun bat etortzeko, ezta?", esan zion kazetariari lehen galderaren ostean, graziarik gabeko txantxa eginez. Bigarrenaren ostean, Mendilibarri berari erantzuna itzultzeko eskatu zion, aurretik agerraldi guztia gazteleraz egin bazen ere. Gaztelaniaz esandakotik aparte ez zuela ezer berririk esan erantzun zuen Mendilibarrek, eta bere burua justifikatu beharra izan zuen, "euskaraz ez dakizuenak ez ote zineten haserretuko" esanez. Osasunaren webgunean ez dute euskarazko erantzunik jarri. Izkoren jarrera, errespetu falta ikaragarria erakusteaz gain, harrigarria ere bada, Osasunan entrenatzaile euskaldunak egon direnean euskarazko komunikabideetako kazetariek ohikoa izan baitute euskaraz jardutea -esate baterako, Miguel Anjel Lotinarekin-. Katalunian orain dela gutxi Girona taldeko entrenatzaileak bertan behera utzi zuen prentsaurreko bat Huescan (Espainia); katalanez erantzuten ari zela, kazetari batek gazteleraz egiteko eskatu zion.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Oinatz Bengoetxea, pilota jotzeko prest, joan den otsailean, Binakako Txapelketako partida batean. Iñaki Artola ordezkatu zuen zazpi partidatan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eginikoaz ┬źoso harro┬╗, badoa

Julen Etxeberria

Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an jokatuko du azkeneko partida profesionaletan, Labriten. Leitzarrak bere kasa jokatzen jarraituko du gero, urrira arte, hogei urteko kirol ibilbidea osatzeko
 ©TIM DE WAELE

┬źIlusio berriak piztu zaizkit Caja Ruralekin fitxatu ondoren┬╗

E├▒aut Agirrebengoa

Caja Ruralen ┬źtxirrindulari izaten┬╗ ikasi zuen Nievek, afizionatu legez, eta hara itzuliko da bere ibilbide luze eta oparoaren azken txanpan. ┬źGozatzea┬╗ izango du xede, emaitzak zehatzak lortzea baingo gehiago.

<b>Jon Azkue, jaurtitzen, atzo.</b> ©GORKA RUBIO / FOKU

Azken segundoan galdu du Bidasoak Plocken aurka: 28-29

Berria

Irundarrak gai izan dira bisitarien zazpi golen aldea hutsean uzteko, baina ihes egin die gero berdinketak
Oinatz Bengoetxea Leitzan (Nafarroa), pasa den urrian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Oinatz Bengoetxeak pilota profesionala utziko du

Paulo Ostolaza

Baikok iragarri duenez, Iruñean jokatuko du bere azken neurketa urtarrilaren 29an. Ordura arte agurreko lau partida jokatuko ditu. Hemeretzi urte egin ditu profesionaletan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.