Espainiako Justiziak legez kanpo edo baliogabe utzitako alderdi edo koalizioak

2011ko maiatzaren 13a
10:14
Entzun

2002an Espainiako Alderdien Legea onartu zuen Kongresuak, PPk eta PSOEk sustatuta. Orduko ekainaren 27an jarri zuten martxan. Lege hura oinarri hartuta, legez kanpo edo baliogabe utzitako alderdi edo koalizio politikoak:

- 2003. Batasuna, HB eta EH. Estrasburgoko Auzitegiak 2009an ontzat jo zuen Espainiako Justiziaren erabakia.

- 2003. AuB eta herri platafomak. Udal eta foru hauteskundeak izan ziren orduan.

- 2004. Herritarren Zerrenda. Europako hauteskundeak.

- 2005. Aukera Guztiak. Eusko Legebiltzarrerako bozak.

- 2007. EAE-ANV (udal hautagaitza erdiak eta aldundietako ia den-denak) eta ASB. Udal eta foru hauteskundeak. Gorenak 2008an legez kanpo utzi zuen ANV.

- 2009. D3M eta Askatasuna. Eusko Legebiltzarrerako bozak.

- 2011. Sortu ez zuen erregistratu Gorenak. Konstituzionalak erabakia hartzeke du; Sortuk aurki aurkeztuko du babes helegitea.

Hauteskundeetan aurrera egindakoak

- 2005. EHAK. Eusko Legebiltzarrerako bozak. Gorenak 2008an legetik at jarri zuen.

- 2007. ANV (udal hautagaitza erdiak eta aldundietako barrutietako gutxi). Udal eta foru hauteskundeak. Gorenak 2008an legez kanpo utzi zuen ANV.

- 2009. Iniziatiba Internazionalista (Espainiako Estatuko hautagaitza; ezker abertzaleak haren aldeko botoa eskatu zuen). Konstituzionalak atzera bota zuen Gorenaren debeku erabakia. Europako hauteskundeak.

- 2011. Bildu (EA, Alternatiba, independenteak). 254 zerrendak baliogabe jo zituen Gorenak, baina Konstituzionalak atzera bota zuen Gorenaren erabakia eta aintzat hartu Bilduren babes helegitea. Udal eta foru hauteskundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.