Galdos (H1): "Ezker abertzalearen inguruan tsunamia sortu da"

2011ko maiatzaren 23a
00:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Iñaki Galdos Hamaikabat-en (H1) presidentea eta Donostiako alkategaiak aitortu du emaitza txarrak izan dituztela —ez dute batzarkiderik lortu; ezta Donostian hautetsirik ere, kasu—, "gauzak ondo" egin dituztela esan arren. "Ezker abertzalearen inguruan tsunamia sortu da, eta Bildu zoriondu beharra dago". H1ek "gogoeta" egingo duela esan du Galdosek, eta "abertzalego historikoa eta instituzionala sendotzeko lanean" jarraituko duela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.