txirrindularitza

Xavier Tondo txirrindularia hil da, autoak eta garajeko ateak harrapatuta

Egunotan Sierra Nevada aldean zebilen Frantziako Tourra prestatzen. Katalanak 32 urte zituen.

2011ko maiatzaren 23a
15:43
Entzun

Xavier Tondo txirrindularia (Herrialde Katalanak, 32 urte) hil da gaur goizean Pradollanon (Granada, Espainia), garajeko ateak harrapatuta. Hamarrak aldera izan du ezbeharra, Guardia Zibilak esan duenez, autoarekin garajetik irtetear ari zela.

Garajeko atea ixten ari zela ikusita, autotik atera da Tondo, baina ibilgailua aterantz joan da eta hura harrapatu du. Autoaren eta garajeko atearen artean harrapatuta geratu da Tondo.

Movistar taldeko kidea Sierra Nevada inguruan Frantziako Tourra prestatzen ari zen. Besteak beste, Beñat Intxausti euskal ziklistarekin zebilen entrenatzen egunotan. Hain zuzen, Tondoren autoan zegoen Intxausti istripua jazo denean, aurrean eskumako aulkian. Berak artatu du lehendabizi, baina hilik zela ohartu da.

Tondok 2003an egin zuen debuta profesionaletan, Paternina-Costa de Almeria taldearekin. Aurtendik zegoen Movistarren. 2010ean lortu zuen bere garaipenik garrantzitsuena: Paris-Nizako etapa bat. 2007an Portugalgo itzulia irabazi zuen.

Vallskoa zen Tondo, Tarragonakoa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.