Ekonomia

Mario Draghi izendatu dute Europako Banku Zentraleko presidente

Azarotik aurrera ordezkatuko du Jean Claude Trichet.

2011ko ekainaren 24a
13:25
Entzun

Mario Draghi italiarra izango da Jean Claude Trichet frantziarraren ordezkoa EBZ Europako Banku Zentraleko gidaritzan. Hala erabaki dute Europako Kontseiluan, eta Europako Parlamentuko ministroek ofizializatu behar dute bozketan. Azarotik aurrera hartuko du kargua. Draghi Italiako Bankuaren buru da, eta euroguneko Finantza ministroen eta Europako Parlamentuaren babesa izan du. 

Italiarra prezioen kontrol zorrotzen, integrazio ekonomikoaren eta diziplina fiskal handiagoarenn aldekoa da. Bide hori jarraitu nahi du Greziakoa bezalako krisiak saihesteko. Draghik Tricheten lanari jarraipena emango dio, eta Greziako zorraren berrestrukturazioaren aurka azaldu da, bankuetan eragin txarra izango duelakoan.

Draghiren izendapena kaltea izan da Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarentzat. Axel Weber Bundesbankeko gobernadore ohia zen Merkelen hautagaia, baina hark presidentetzari uko egin ostean, ez du lortu Alemaniako hautagairik EBZko agintean. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Draghiri emandako babesa erabakigarria izan da hura izendatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.