aeb
Mumia Abu-Jamal ekintzaileari ez diote heriotza zigorra ezarriko
Filadelfiako Fiskaltzak atzera egin du.
Mumia Abu-Jamal ekintzaileari ez diote heriotza zigorra ezarriko, gaur Filadelfiako (AEB) Fiskaltzak eskaeran atzera egin ondoren.
1981ean polizia bat hiltzea egotzita jarri zioten Pantera Beltzetako kideari aipatutako zigorra, eta orduan ekin zion borroka judizialari. Giza eskubideen aldeko mugimenduek ere kondena ez betetzeko eskatu izan dute, epaimahaiak informazio onik ez zuelakoan.
Abu-Jamalek bizi osoko zigorra bete beharko du orain.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.