Gorabehera askoren ondoren, Xabi Alonsok, 22 urteko futbolari tolosarrak, Reala utzi eta Liverpoolen jokatuko du datorren denboralditik aurrera. Realeko iturriek jakinarazi dutenez, bi taldeen eta jokalariaren sinadurak baino ez dira falta akordioa indarrean jartzeko.
Akordioan, hiru alderdien artean—bi taldeak eta jokalaria—, “seriotasuna eta etorkizunerako ikuspegia” nagusitu dela adierazi du Realak.
Aste honetan, Espainiako selekzioarekin duen partida jokatu eta gero, Xabi Alonso Liverpool aldera abiatu daiteke, bertan mediku azterketa egiteko.
futbola