Athleticeko peñen deia igande arratsalderako

2012ko apirilaren 12a
17:28
Entzun

Athleticeko peñek "martxa isila" antolatu dute iganderako, Iñigo Cabacasen alde. Athletic eta Mallorcaren arteko partida baino ordu eta erdi lehenago hasiko da, Moyua plazan, 16:30ean, eta San Mames futbol zelaian amaituko da.

Horrekin batera, beste hainbat proposamen egin dituzte: partidako zati bakoitzeko 9. minutuetan isilik egotea eskatu dute, eta 10. minutuan txalo egitea. Gainera, Athletici eskatu diote egun horretan klubaren ereserkia ez jartzeko, "errespetua" erakusteko.

Athleticek minutu bateko isilunea gordeko du partida hasi baino lehen; 18:00etan hasiko da norgehiagoka.

Athleticek Cabacasen familiaren alboan egoteko konpromisoa agertu du

Javier Aldazabal Athleticeko idazkariak babes osoa agertu dio gaur Iñigo Cabacasen sendiari, eta haiekin harremanetan jarri dela azaldu du.

"Oso zaila da ezer esatea, baina haiekin egon nahi dugu, bai orain eta baita etorkizunean ere", esan du Ibaiganen egindako agerraldian. Athleticen konpromisoa familiaren alboan egotea dela berretsi du.

Aldazabalek gaineratu du Athletic prest dagoela Cabacas gogoratzeko bestelako ekimenekin bat egiteko, "zentzua" badute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.