Ertzainek lagun bat lurrera bota eta borrekin jo dute hainbat gizarte eragilek deitutako prentsaurrekoan

2012ko apirilaren 12a
12:32
Entzun

BERRIAk jakin duenez, Ertzainek lagun bat lurrera bota eta borrekin jo dute hainbat gizarte eragilek Iñigo Cabacasen hilketa dela eta egindako prentsaurrekoaren ostean. 

Pentsaurrekoa Bilboko Albia lorategien ondoan izan da, auzitegiaren aurrean. BERRIAko kazetariak esan duenez, deialdia bukatzear zela euria hasi eta hizlariak auzitegiko eskaileretan babestu dira. Orduan Ertzainak korrika atera dira eraikinaren barneadetik, gizarte eragileei eta kazetariei handik urruntzeko eskatuz. Ertzainetako batek kamara bat atera du eta grabatzen hasi da. Bertaratutakoek kamara itzaltzeko eskatu omen diote poliziari baina honek bere horretan jarraitu omen du. Tentsioa areagotu egin da bertaratutako lagun batek ere kamera bat atera duenean eta Ertzainei argazkiak ateratzen hasi denean. Ertzain bat oldartu egin omen da eta lagun hori "harrapatzeko" eskatu.

Orduan gertatu da erasoa. Ertzainek laguna harrapatu, lurrera bota eta borrekin jo dute. Identifikatzeko ere eskatu diote. Kamara atera duen ertzaina identifikatzen ez bazen, bera ere ez zela identifikatutako adierazi omen du erasotuak. Poliziek identifikatzeari uko egitekotan atxilotu egingo dutela erantzun diote. 

Aurretik, gizarte eragileek poliziaren jarrera salatu dute prentsaurrekoan eta herriari mobilizatzera dei egin, Cabacasi gertatutakoa "onartezina" delako.

Jakinarazi dute 20:00etan eserialdia egingo dutela Zabalburu plazan, Bilbon. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.