Lau lagun atxilotu ditu Poliziak Madrilen, Kopako finalean

2012ko maiatzaren 26a
13:56
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu bart Madrilen, Athletic-Bartzelona Kopako finalean. Haietako hiruri polizien aurkako desobedentzia eta atentatua egin izana egotzi diete, eta besteari Espainiako errege etxea iraintzea eta polizia baten kontrako atentatua egitea.

Bi atxiloketa Vicente Calderon estadioan egin dituzte eta beste biak kanpoan.

Oraingoz, ez dute esan atxilotuak nongoan diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!