Albistea entzun

krisia

Europako Batzordeak bankuen batasunaren lehen urratsa egiteko proposamena aurkeztu du

Herrialde bakoitzak bankuak erreskatatzeko funtsak edukitzea nahi du. Michel Barnier Barne Merkatuko komisarioak gaur esan du "serioski" aztertu behar dela bankuak zuzenean birkapitalizatzea. Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak urratsak eskatu dizkie agintari politikoei eurogunearen batasun prozesuan. EBZk interes tasei eutsi die.

Jakes Goikoetxea -

2012ko ekainak 6 15:47

Europako Batzordeak gaur aurkeztu du etorkizuneko finantza krisiak kudeatzeko eta bankuen batasunaren lehen urratsa egiteko proposamena. Europako Batzordeak nahi du bankuek ordain dezatela beren erreskatea, ez herrialdeek.

Horretarako, herrialde bakoitzak bankuak erreskatatzeko funtsak edukitzea nahi du. Herrialde horretako finantza erakundeek dirua jarri beharko dute funtsean. Atzo ez zuten zehaztu zenbat. Hamar urte izango dituzte dirua biltzeko. Zenbat? Babestutako gordailuen %1. Herrialdeek aukeratu beharko dute gordailuak bermatzeko funtsak eta funts berria bateratzea edo biei aparte eustea.

Herrialdeek, beharrezkoa balitz, funts horien bidez elkarri lagundu beharko liekete bankuak erreskatatzeko. Funtsek ezingo dute diruaren erdia baino gehiago utzi. Ez da eurogunerako funts bakarra, baina bai funtsen sarea.

Proposamenaren beste berrikuntzetako bat da finantza erakundeek beren burua erreskatatu beharko dutela, bail-in deitua. Finantza erakundeek porrot eginez gero, lehentasunik gabeko hartzekodunek galerak onartu beharko dituzte.

Michel Barnier Barne Merkatuko komisarioak gaur prentsaurreko batean adierazi du "serioski" aztertu behar dela zuzenean bankuak birkapitalizatzeko erreskate funts bat sortzea. Espainiari dagokionean, erabaki bat hartu aurretik "diagnosi zehatz bat" izatea funtsezkotzat jo du.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak ere bide beretik egin du, eta erreskateari buruz hitz egin aurretik, lehenik bankuetan zenbat diru behar duten jakin behar dela azaldu du. Horrekin batera, urratsak eskatu dizkie agintari politikoei eurogunearen batasun prozesuan. 

Europako Banku Zentralak interes tasei %1ean eutsi die gaur, espero bezala.

Atzo, G7aren bilera

G7koen finantza ministroek telekonferentzia bidezko bilera egin zuten atzo, euroguneko arazoei buruz hitz egiteko, Greziaz eta Espainiaz batez ere. Eurogunearen batasun fiskalaz eta finantza batasunaz hitz egin zuten, AEBetako Altxorraren arabera. G20koek hilaren 18an eta 19an egingo dute hurrengo bilera, Mexikon.

 

 

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Emilia Malaga, EGABeko bulegoetan. ©EGAB

Emilia Malaga izango da LHK-ko presidentea

Imanol Magro Eizmendi

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen burua zen orain arte, eta aurretik UGT sindikatuan ibilbide luzea eginikoa da. Tomas Arrieta ordezkatuko du.

Elikagaien garestitzea indarra galtzen ari da. ©Filip Singer / Efe

Euroguneko inflazioaren jaitsierak tasak igotzeko aukera urrundu du

Iker Aranburu

Eurostaten arabera, inflazioa %5,2tik %4,3ra jaitsi da abuztutik irailera. Hurrengo hilabeteetan ere apaldu egingo dela uste dute analistek, prezioen igoerak iazko udazkenean jo zuelako goia

Iñigo Urkullu eta Maria Txibite lehendakariak, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Zor publikoaren zama arinduz doa

Iker Aranburu

Eusko Jaurlaritzak BPGaren %13 zor du, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, %13,3

Teresa Madariaga Ingeteameko presidentea eta Maria Txibite Nafarroako lehendakaria, planta berriaren inaugurazioan, ostiral honetan ©Berria

Ingeteamek Sesmako fabrika handitu du

Jokin Sagarzazu

Energia berriztagarrietarako teknologiak ekoizten dituzte Nafarroako lantegian. Euskal multinazionalak mila langile inguru ditu lurralde horretan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...