Martin Ugalderen heriotza

Hunkiduraz agurtu dute Martin Ugalde Hondarribiako elizan

Hunkituta azaldu dira Hondarribiako elizara hurbildu direnak, Martin Ugalde idazle, euskaltzale eta kazetari zenari azken agurra ematera. Bertan ziren Ugalderen familia eta lagunak, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, Karlos Garaikoetxea EAko presidente ohia, Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Joseba Azkarraga Justizia sailburua, Rafa Larreina EAko parlamentaria, Anjeles Iztueta EAEko Hezkuntza sailburua eta Joseba Egibar EAJko kidea besteak beste, politika munduari dagokionez. Kulturaren mundutik, Anjel Lertxundi, Inazio Mujika, Josu Landa, Hasier Etxeberria eta Xabier Mendiguren idazleak, Eduardo Txillida Belzunze eskultorea eta Jon Enbeita bertsolaria izan dira elizkizunetan, besteak beste. EKTko kide diren Juan Mari Larrarte, Joxean Lizarribar eta Joanmari Torrealdai ere izan dira bertan; Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi ere bertan izan da. AEKtik Joxe Leon OtaƱo agertu da Hondarribiako elizara eta Juan Inazio Perez Iglesias EHUko errektorea ere bertan izan da. Unai Ugaldek, Martin Ugalderen semeak, aitak bizitzan egindako lan guztia "duintasunez" egin zuela eta "minik gabe hil" dela adierazi du.

2004ko urriaren 5a
20:39
Entzun
Jende ugari izan da Martin Ugalde zenari azken agurra eman eta bide batez omentzeko, arratsaldeko zazpietan hasi den hileta elizkizunean. Gorpua goizean ehortzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.