Ordiziako eskalatzaile bat erreskatatu dute Huescan

2012ko uztailaren 30a
20:39
Entzun 00:00:0000:00:00

39 urteko Ordiziako eskalatzailea onik atera dute Huescako Anso ibarrean dagoen Alano gainetik (Aragoi). Eskalatzen ari zela erori, eta sorbaldan min hartu du. Mugitu ezinik geratu da iristen zaila zen puntu batean, eta helikopteroaren laguntzaz atera behar izan dute handik, iturri ofizialek adierazi dutenez.

Onik dago; Huescako ospitalean ari zaizkio artatzen.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.