Noiz sortua: 2012-08-10 17:36:18

ATLETISMOA

Meseret Defar etiopiarrak irabazi du urrea 5.000 metrokoan

Beste probetan errekor festa izan da: 4x100 metrokoan mundukoa onduta lortu du garaipena AEBk, eta olinpiarra hobetuta, berriz, mailu jaurtiketan eta pertika jauzian Tatyana Lysenkok eta Renaud Lavilleniek, hurrenez hurren. Asli Cakir turkiarra izan da garaile 1.500 metrokoan. Bahametako laukotea nagusi gizonezkoen 4x400 metrokoan.

Defar helmuga-marra igarota
Defar helmuga-marra igarota

Berria -

2012ko abuztuak 10

Meseret Defar (Etipoia) Atenasko Olinpiar txapeldunak irabazi du urrea emakumezkoen 5.000 metroko proban. Zilarra Vivian Jepkemoi Cheruiyotek (Kenya) eraman du, eta Tirunesh Dibabak (Etiopia) brontzea.

Defarrek 28 urte dauzka, eta Atenasen urrea irabazi zuen proba honetan. Brontzea, berriz, Pekinen.

Atzetik aurrera egin du lasterketa. Hasierako itzulietan bera eta lehian ziren beste afrikarrek—Viola Kibiwot, Sally Kipyego eta Cheruiyot kenyarrak eta Gelete Burka eta Dibaba etiopiarrak—, alegia, probako jaun eta jabeek, Joanne Pavey (Erresuma Batua) eta Elena Romagnolori (Italia) utzi diote lasterketako ekimena. Bi horiek jarritako erritmoan joan dira, gordean, harik eta lau itzuli faltan Dibabak —10.000koa irabazi zuen joan den ostiralean— erritmoa gogortu duen arte.

Sakabanaketa berehala egin da; afrikarrek aurrera egin dute. Dibabak asko estutu du taldea, baina egindako ahalegina gogotik ordaindu du helmugako luzegunean. Bete egin da, eta ordu arte babesean joan den Defarrek aurrea hartu dio.

Errekor festa

AEBk emakumezkoen 4x100 metrokoan munduko errekorra hautsita lortu du garaipena. Erakustaldia eman du laukote estatubatuarrak, eta ia bi hamarrenetan hobetu du aurreko errekorra. Inor inoiz baino urrutiago iritsi da berriz, Tatyana Lysenko errusiarra mailu jaurtiketan eta 78,18 metroan ezarri du olinpiar marka berria. Gaueko azken lorpena Renaud Lavilleniek frantziarrak egin du pertika jauzian; beste olinpiar errekor bat.

1.500 metrokoa (E)

1. Meseret Defar (Etipoia). 15.04.25
2. Vivian Jepkemoi Cheruiyot (Kenya). 15.04.73.
3. Tirunesh Dibaba (Etiopia). 15.05.15.

4x100 metrokoa (E)

1. AEB. 40.82. Munduko errekorra.
2. Jamaika. 41.41.
3. Ukraina.  42.04.

Mailu jaurtiketa (E)

1. Tatyana Lysenko (Errusia). 78,18. Olinpiar errekorra.
2. Anita Wlodarczyk (Polonia). 77,60.
3. Wenxiu Zhang (Txina). 76,34.

1.500 metrokoa (E)

1. Asli Cakir (Turkia). 4.10.23.
2. Gamze Bulut (Turkia). 4.10.40.
3. Maryan Yusuf Jamal (Bahrain). 4.10.74.

4x400 metrokoa (G)

1. Bahamak. 2.56.72
2. AEB. 2.57.05.
3. Trinidad eta Tobago. 2.59.40.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna