Filtroko sarraskia gogoan, 18 urteren ostean

2012ko abuztuaren 25a
14:56
Entzun

 

Bilboko Aste Nagusian gogoan izan dituzte poliziak Filtron (Uruguai) hildako Fernando Morroni eta Roberto Facal, hilketa izan eta hemezortzi urtera. 1994ko abuztuaren 24an, gose greba egiten ari ziren hiru euskal errefuxiaturi babesa azaltzen ari ziren hainbat lagun, Filtroko ospitalearen atarian. Polizia oldartu zitzaien, eta tiroz hil zituen Morroni eta Facal. Askapena nazioarteko elkartasun erakundeak omenaldi berezia egin zien bart eta justizia eskatu zuten. 

"Abuztuaren 24a betirako geratuko da memoria kolektiboan eta Uruguaiko eta Euskal Herriko militante internazionalisten oroitzapenetan", adierazi zuten Askapenakoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.