Albistea entzun

Memoria historikoa

Frankismoaren esklabuen aldeko oroigarri bati eraso egin diote

Igari eta Bidankoze arteko portuan dago oroigarria, gerrako esklabuek irekitako errepidearen aldamenean. Memoriaren Bideak elkarteak gogor salatu du erasoa.

Berria -

2012ko abuztuak 28

Frankismoarentzat esklabu izan zirenen omenez Igari eta Bidankoze arteko portuan (Nafarroa) altxatutako oroigarriari eraso egin diote. Oroigarriaren plaka kendu, sasitara bota, eta loreak txikitu dituzte. Memoriaren Bideak elkarteak jakinarazi du gertaera, eta gogor gaitzetsi du.

Ez da Igari eta Bidankoze arteko oroigarriari eraso egiten dioten lehen aldia. Jaso izan dituen eraso ugarien artean, bi alditan erasotzaileak identifikatu eta inputatu ere egin zituzten. Falange y Tradicion taldeko kideak inputatu zituzten kasu haietan.

 

Memoriaren Bideak salatu du "erabateko inpunitatez" aritzen direla gisa horretako erasoak egiten dituztenak. "Frankismoaren oinordeko ideologikoek" egia ezkutatu nahi dutela, eta frankismoaren aurkako sinboloen aurka ekiten jarraitzen dutela ohartarazi du elkarteak.

Oroigarria Zaraitzu eta Erronkari eskualdeen arteko mugan dago, errepide ondoan. Hain justu, frankismoko esklabuak izan ziren errepidea ireki zutenak, 1940ko hamarkada inguruan, gerra bukatu eta gero lan behartuak egitera eraman baitzituzten bertara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...