Txirrindularitza

Gaur egingo da Ormaetxearen aldeko hileta elizkizuna, 19:30etan Azkoitian

Jokin Ormaetxea eta Joseba Albizu txirrindulari gazteek auto istripua izan zuten atzo. Ormaetxea hil egin zen istripuan, eta Albizu Donostiako erietxean dago, haustura ugarirekin, baina arriskutik kanpo. Ormaetxearen aldeko hileta elizkizuna gaur egingo da, Azkoitiko parrokian 19:30ean. Denboraldi amaierako festatik etxera bueltan izan zuten istripua.

2004ko urriaren 25a
16:39
Entzun
Gipuzkoan izan zuten istripua bi txirrindulariek. Itziar eta Arroa bitartean, Albizu gidatzen ari zen autoa errepidetik atera zen, pendiz bat igo, eta irauli egin zen. Autoa 6:40an aurkitu zuten, baina istripua ordubete lehenago izan zela uste da. Jokin Ormaetxea azkoitiarra eta Joseba Albizu azpeitiarra Donostiako erietxera eraman zituzten. Ormaetxea erietxean hil zen. Albizu larri zauritu zen, baina arriskutik kanpo dago.

Txitxarroko jaitsiera izan zen larunbatean. Denboraldia amaierako froga izaten da Txitxarroko jaitsiera, eta gero festa egiten dute.

Jokin Ormaetxea eta Joseba Albizu lagun minak ziren. Entrenamentuak batera egiteko ohitura zuten Andoni Aranaga urrestildarrarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.