Albistea entzun

euskara

Sortzen Ikasbatuaz-en jaia apirilaren 21ean izango da, Villatuertan

'Euskara Herria josten!' leloa hautatu dute aurten.

Berria -

2013ko martxoak 7

Sortzen Ikasbatuaz elkarteko kideek nabarmendu dute euren lan ildo garrantzitsuenetariko bat euskarak Euskal Herri osoan ofiziala behar duela aldarrikatzea dela. "Aldarrikapen jai hau egiteko arrazoiak oraindik baditugula uste dugu, vascuencearen legeak sortzen dituen eskubide urraketak indargabetzen ez diren bitartean", adierazi dute gaur Andoainen egindako aurkezpenean.

Lege horrek 27 urte beteko ditu aurten, eta, salatu dutenez, "egoera eta datu berekin jarraitzen dugu". Haien arabera, 1.400 umetik gora dira egunero joan-etorriak egiten dituztenak —Sortzen Ikasbatuaz-ek 1.392 zenbatu ditu—, batez beste egunero 20 kilometro egiten dituztenak. Beraz, ume guztien artean egiten duten kilometroen batuketa urtean 5 milioi kilometro baino gehiagokoa da —zehazki, 5.001.462,4—. 

"Errealitate hau esanguratsua iruditzen zaigu oso, argi adierazten baitu Nafarroako Gobernuak beste astro batean nahiko gintuela, ilargian nahi gaituela alegia", gaineratu dute.

Hurrengo asteetan hainbat ekintza egingo dituztela iragarri dute: ekitaldi sinbolikoak, arte ekintza berezi bat; eta bilerak sindikalismoko, euskalgintzako, hezkuntzako eta beste hainbat arlotako eragile sozialekin.

 

 

 

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.