Sortu: “Euskal Herriaren aurkako gerra estrategiaren oinarrizko tresna izan da tortura”

2013ko maiatzaren 31
17:44
Entzun

Estrasburgok azken hamarkadetan hainbatetan Espainia zigortu duela ekarri du gogora Sortuk Maria Atxabalen ebazpenari buruz balorazioa egitean. Epai guzti horiek eta azken hamarkadetan milaka euskal herritarrek eginiko salaketek argi adierazten dute, alderdiaren arabera, Espainiako Estatuak eta haren indar polizialek tortura "sistematikoki" erabili dutela euskal herritarren aurka. “Euskal Herriaren aurkako gerra estrategiaren oinarrizko tresna izan da tortura”, gaineratu dute.

Era berean, Sortuk salatu du torturaren bidez lorturiko adierazpen eta inkulpazioak direla Espainiako Auzitegi Nazionalean abiaturiko hainbat sumariotan dauden oinarri bakarrak. Hori dela eta, PPri eta EAJri eskatu die Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren eta Ertzaintzaren prozeduretatik inkomunikazioa “behin betiko alboratzeko”.

Azken hamarkadetan Euskal Herrian eta euskal herritarren aurka burutu diren eskubide urraketa guztien inguruko bilduma osatu behar dela uste du alderdiak. “Egia osoaren baitan eraiki ahal izango da soilik zoru etikoa, kontakizun partzial interesatuak alboratuz”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.