Albistea entzun

EKONOMIA

%14,5era iritsi da langabezia tasa Gipuzkoa, Bizkai eta Araban, Eustaten arabera

2013ko bigarren hiruhilekoan 14.600 pertsona gehiago ari dira lanean, aurreko hiruhilekoan baino %1,6 gehiago. Guztira, 902.900 pertsonak dute lana.

Berria -

2013ko uztailak 19

Lanean ari diren pertsonen kopuruak gora egin du 2013ko bigarren hiruhilekoan, Eustatek argitaratutako datuen arabera. Zehazki, 14.600 pertsona gehiago dabiltza lanean, aurreko hiruhilekoaren aldean (%1,6 landun gehiago): guztira, 902.900 landun daude Gipuzkoa, Bizkai eta Araban. Gauzak horrela, %14,5ekoa da langabezia tasa 2013ko bigarren hiruhilekoan; aurrekoarekin alderatuta, 0,7 puntu egin du gora (hau da, 11.200 langabe gehiago daude). Hazkunde horretan, 8.100 dira azken hiruhilekoan lana lortu duten gizonezkoak, eta 6.500 emakumezkoak. Bizkaian egin du gora gehien landunen kopuruak (10.300), Gipuzkoan gero (4.200), eta Araban, berriz, egonkor mantendu da. Jarduera tasa %56,4koa da gaur egun: aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu handiagoa.

Enplegu bila ari diren, bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lanerako prest dauden pertsonak, guztira, 153.600 dira Gipuzkoa, Bizkai eta Araban (88.300 gizon, 65.300 emakume). Langabezia tasa, beraz, %14,5ekoa da. Eurostat Europako Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, batez beste %10,9koa zen langabezia tasa EBko 27 herrialdeetan.

Sektore guztiek gora, eraikuntzak izan ezik

Gipuzkoa, Bizkai eta Araban landun gehiago daude zerbitzuen, industriaren eta nekazaritzaren sektoreetan: eraikuntzak, berriz, behera egin du landunen kopuruari dagokionez. Zerbitzuen sektorean daude landun berri gehiago (11.600), ondoren industrian (7.700 gehiago) eta, modu apalagoan, nekazaritzan (200 gehiago).

16-64 urte arteko pertsona landunen okupazio tasa ehuneko %62,8koa da, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gehiago. Tasa hori %66,5ekoa da gizonen artean, eta %59koa emakumeen artean. Gipuzkoan dago okupazio tasarik handiena (%64,8), Araba legoke gero (%62,5) eta Bizkaia azkena (%61,7). Hori horrela izanik ere, Bizkaiak izan du hiruretan hazkunderik handiena azken hiruhilekoan, 1,4 puntu gora eginda.

Kontratu mota ere kontuan hartu du azterketa egiteko orduan. 563.800 dira kontratu mugagabea duten soldatapeko pertsonak, baina kopuru horrek behera egin du (1.900 pertsona gutxiago daude), eta aldi baterako kontratua edo kontraturik gabe daudenak 700 gehiago dira; 157.800 guztira.

Gipuzkoa, Bizkai eta Araban 867.100 etxe kontatu ditu Eustatek 2013ko bigarren hiruhilekoan. Horietatik ia heren batean ez dago pertsona aktiborik. Etxeen erdietan baino "gehixeagotan" pertsona aktibo guztiak dabiltza lanean, aurreko hiruhilekoan baino 6.700 familia gehiago. Pertsona aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeak, berriz, 49.400 dira (guztien %5,7): aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 3.000 familia gehiago daude egoera horretan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Teresa Ribera ministroa sistema berria azaltzen. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Gasaren prezioa mugatu du Madrilek, argindarra %30-35 merkatzeko

Xabier Martin

Bruselak oniritzia emango dio sistemari, baina 2023tik aurrera Espainiak tarifa arautua aldatu beharko du. Gaur argitaratu da sistema berria aldizkari ofizialean.

Nekazari bat bere lurretan lanean traktore zahar batekin, Khmelnitskin. ©OLEG PETRASYUK / EFE
<b>Funtzionarioak.</b> Langileak, Jaurlaritzako administrazio orokorreko egoitzara sartzen, aste honetan. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lehian beren postuengatik

Jokin Sagarzazu

Administrazioak oposizio deialdi bereziak iragartzen ari dira, behin-behineko lanpostuak finkatzeko; zehaztu gabe daude zein, baina ez dira guztiak aterako. «Oposizio malguak» izango dira, eta hautaketa irizpideak argitu behar dituzte.

Josu Jon Imaz (Repsol), Arantxa Tapia (Jaurlaritza), Juanjo Alvarez (Zedarriak) eta Armando Martinez (Iberdrola). ©L. T. / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...