Albistea entzun

AHTaren lanak "berehala" gelditzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako gobernuari

 

Berria -

2013ko abuztuak 1

Madrilgo Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Sustrai Erakuntzak fundazioari, eta Ingurumen Eraginaren Adierazpena ez dela indarrean baieztatu du. Hori dela eta, AHTaren lanak "irregularrak" dira EH Bilduren ustez: "Adierazpena iraungita dago, eta ez da baliagarria". Hori dela eta, Nafarroako gobernuari AHTaren obrak "berehala" gelditzeko eskatu dio. Era berean, Aralar-Nabairekin batera, Luis Zarraluqui Sustapen kontseilariari gertakariak argitzeko agerraldia egin dezala eskatu diote, eta duen ardura bere gain hartzeko eskatu diote, "irregulartasun larri bat" egiten ari zirela jakinda, obrek aurrera egitea baimentzeagatik. Madrilgo Justizia Auzitegiaren erabakiak "obren, kontzesioen eta desjabetzeen irregulartasuna erakusten dute", EH Bilduren esanetan.

AHTaren obrak gelditzeko beste arrazoi bat ere badu EH Bilduk: "Obra horretan aurreikusten den zatia Iruñea eta Castejon artekoa da, hau da, abiadura handiko inolako linearekin konektatuko ez den irla bat". Irla horren gastua "200.000 milioi baino gehiagokoa" izango da, gaur Nafarroak bizi duen "larrialdi ekonomiko eta soziala" dela eta, "ulertezina".

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.