Berria TB

Pello Gutierrez eta Marian Galarraga izan dira 'Zurriolako butaka'-n

'Argia'-ko eta Noticias taldeko kritikari Mikel Garcia eta Andoni Iturbe ere aritu dira solasean. Bideoa: Marian Galarragari elkarrizketa. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1900/[/berriatb]

2013ko irailaren 27a
10:43
Entzun

Pello Gutierrez Oirse dokumentaleko ekoizlea eta Marian Galarraga Tinko euskara elkarteko lehendakaria izan dira gaur Zurriolako butaka saioko gonbidatuak. Halaber, Mikel Garcia Argia-ko kritikaria eta Andoni Iturbe Noticias taldekoa aritu dira solasean. Horiez gain, Hugh Jackman aktorearen ibilbideari buruzko erreportaje bat izan da ikusgai, gaur jasoko baitu Donostia Saria.

BERRIAk eta Hamaika telebistak Zurriolako butaka saioa ekoitzi dute elkarlanean, jaialdiaren nondik norakoak jasotzeko asmoz. Egunero izango da Berria.info-n, 11:00etatik 12:00etara, zuzenean, Donostiako Zinemaldia amaitu arte.

Emanaldi guztiak Berria.info-n izango dira gero ere ikusgai, bai osorik, bai atalka. Saioaren ardura teknikoa Lara Madinabeitia Berria TBko bideogileak du. Gidoia Gorka Erostarbek berak eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak egina da.

Horrez gain, zuzeneko iritziak eta iruzkinak irakurri ahal izango dira Berriketan.info atarian, Zinemaldiari buruzko gune berezian. Gainera, saioak iraun bitartean, irailaren 20tik 29ra, BERRIAlagun egiten direnek Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua jasoko dute opari. www.berria.info/berrialaguna webgunean sartuta, [email protected] helbide elektronikoa erabilita edo 943-30 45 45 telefono zenbakira deituta egin daiteke BERRIAlagun.

Hamaika telebistak ere egunero emango du saioa, bitan: 20:00etan eta 22:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.