Noiz sortua: 2014-01-13 12:48:57

Iritzia. Amets Martinez: Itsaso honentzat ez dago aterik

 

Berria -

2014ko urtarrilak 13

Tantaz Tantaren agurra presaz egin behar izan genuen. Mobilizazioa debekatu egin ziguten, debekatu egin ziguten jendartearekin hizketan jarraitzea. Eta nik, tanta gisa, geure bizitzako kapitulu hau zuek denokin ixteko beharra sentitu dut.

Aste hauetan ekimenaren bozeramaileetako bat izan naiz, gehienbat tokatu egin zaidalako; berezia den inor naizelako. Tantaz Tantako parte izatea erabaki nuen, herri hau aurrera ateratzeko denok inplikatu behar dugulako. Gauza bera egin zuten milaka pertsonak, eta tantaz tanta tsunamia sortzen joan ginen.

Oso hunkigarria izan da ikustea nola joan den bihurtzen presoen eskubideen aldeko olaturik handiena Gernikan abiatu zen iturburu hura. Hori herritarron garaipena da, gu guztiona, gauzak aldatzen hasteko protagonista bihurtzea erabaki genuen jende guzti horrena.

Hori da nabarmendu nahi dudan lehen ideia: Gauzak alda daitezke. Asmatu egin dugu ez geldirik geratzen bake prozesuaren blokeoaren aurrean. Konponbidearen parte aktibo izatea erabaki dugu. Eta bai, zeozer berria eragin dugu.
Bigarren ideia aurrekoa bezain garrantzitsua da: Gauzak aldatzeko, lehenengo norbera aldatzen hasi behar da.

Ostiralean esan genuen bezala, Tantaz Tanta dinamikatik garrantzitsuena ez zen manifestazioa, ez logotipoa, ezta ekimena bultzatu dugun pertsonak ere. Helburua lan egiteko beste filosofia bat zabaltzea zen.

Bilbon itsasoa ez egin izana pena handia izan zen, benetan ikaragarria izango baitzen. Baina orain badakigu tanta garela, busti egin dezakegula. Uste dut sakon dezakegun filosofia dela, eta bidea erakusten diguten hainbat ezaugarri utzi dizkigu:

- Aktibazio soziala da giltza. Une honetan herritarrak gara egoera desblokea dezakegunak, gehiengo batek atxikiz elkarbizitzarako oinarrizko printzipio batzuk.

- Ekintza soziala eraginkorragoa da benetan soziala denean. Ikusgarria izan da guri etiketak jartzen egin duten saiakera, baina uste dut benetan zorrotzak izan garela ekimenaren pluraltasuna erdieste aldera. Horrez gain, asmatu genuen alderdi eta sindikatuei atxikimendurik ez geniela eskatuko erabaki genuenean. Atxikimendu pertsonalak biltzera bideratu genuen ekimena, erabat transbertsala izango zena, eta gehiengoaren babesarekin.

- Tsunamiak hainbat epizentro izan ditu. Tantaz Tantako olatuek herri eta auzo askotako ura zeramaten, sektore sozial ugaritakoa, eta horrek egin du eraginkor guzti hau. Honek irakasgai bat utzi digu: Herritarrak geldiezinak dira hiru oinarritan jarduten badira: ekimen lokalak, ekimen sektorialak eta aurreko biak uztartuko dituzten marea handiak.

- Beraz, kanpaina honen giltza izan da berau sustatu duten herritarren kopurua. Tantaz Tanta gu guztiona izan da, eta horregatik zabaldu da jendarte osoan. Herri eta auzoetan aurrera atera dituzuen ekimen irudimentsuak; zuen tanta jarri duzuen artista, profesional eta bolondresak, sare sozialetan eragin duzuen sormen festa...Ekarpenen kopurua eta kalitatea txundigarria izan da, eta batzuetan erabakiorra ere bai. #NiBanoa etiketa adibidez, ez zen Tantaz Tantatik atera Twitterren, norbanako anonimoetatik baizik. Eta une batez leherketa sozial bilakatu zen, argi utziz Bilboko kaleak tantaz betetzea ezin zuela inork sahiestu.

- Beste gako bat helburuekin asmatzea da. Geure buruari sakabanaketarekin amaitzea jarri diogu helburu, larrialdia bertan dagoela pentsatzen baitugu, eta proposatu genuen denok puntu berean indar egitea. Ez diogu sakabanaketa amaitzean besoak gurutzaturik geratuko garenik, ezta norberak ezin duenik bere aukera politiko pertsonalik izan ere. Uste dugu preso politikoen aberriratzeak batzen duela itsasoa. Eta hatz puntekin ukitzen ari gara gainera.

- Garrantzitsua da irudimentsuak izatea, eta uste dugu unea iritsi dela mobilizaziorako kontzeptu asko berrasmatzeko. Gehiengoak artikulatzeaz ari gara, eta horrengatik garrantzitsua da gehiengo osoak leku izango duen espazio erakargarria sortzea.

- Ilusioa behar dugu. Oso gauza larriak gertatzen ari ziren bitartean, eta amorru guztia barruan genuela, irribarrea ez galtzen saiatu gara. Elkar ilusionatuz, inguruko jendea ilusionatu dugu, eta honela efektu exponentzial batean, milaka eta milaka pertsona ilusionatu gara gaur. Geure buruan sinesten dugu.

- Plantea ditzagun ekimenak positiboan. Ez goaz inoren aurka, gehiengo sozialak pentsatzen duenaren alde gaude. Eta gauza batzuen aurka gaudenean ez gara bertan geratzera mugatzen, hauek alda daitezen saiatzen gara. Ikuspuntu horrekin, eraginkorragoa da sakabanaketarekin amaitzea, bere aurka posizionatzen den mezu soila baino. Zerbaiten alde edo aurka egotea hautatu behar badugu, gu beti alde.

Azken finean, Tantaz Tantak bere helburuak lortu dituela uste dugu, eta zuhurrena ekimena amaitutzat ematea dela. Sekula ez dugu beste inoren lekua hartu nahi izan. Ez dugu nahi izan eskura datorren mugimendu bihurtu ere. Behar genuen une batean bultzakada izan gara, eta lanerako filosofia berri bat jarri dugu mahaiaren gainean.
Orain herri honetako tanta guztioi dagokigu pentsatzea nola antolatuko garen, zer egingo dugun elkar ilusionatzen jarraitzeko, zer egin dezakegun egoera hobetzeko herri eta sektore sozial bakoitzean. Azken finean, ikusi egin baitugu egin dezakegula, eta ez dagoela itsaso honentzat aterik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Kalean, herritarrak maskara jantzita, atzo, Ordizian. ©JUAN HERRERO / EFE

Hauteskunde batzordea gaur bilduko da Ordiziako egoera aztertzeko

Arantxa Iraola - Jon Ordoñez Garmendia - Irati Urdalleta Lete

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatu egingo dute. Hauteskunde Batzordea gaur elkartuko da egoera aztertzeko

Ordiziakoa Etxezarreta kalea, atzo. ©JUAN HERRERO / EFE

Ikara, bozkalekuetan

Jon Ordoñez Garmendia

Ordizian bozkalekuetan egon behar dutenak beldurrez bizi dira igandetik. Zalantza asko dituzte, eta arriskuan sentitzen dute euren burua. Gaur dute bilera udalarekin.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Distantzia da oraingoz dugun tresna eraginkor bakarra»

Arantxa Iraola

Birusen egitura aztertzen du Abresciak Ikerbasquen, CIC Bioguneren barruan. Argi du COVID-19a oso azkar hedatzen dela gogorarazten jarraitu behar dela: ez da egun batetik bestera ahulduko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna