Independentzia aldarrikapena, osorik

jon olano
2014ko martxoaren 11
17:08
Entzun

Krimeako eta Sebastopolgo Errepublika Autonomoko independentzia aldarrikapena osorik, euskaratuta:

Guk, Krimeako Errepublika Autonomoko Kontseilu Goreneko eta Sebastopolgo Udal Kontseiluko kideok, Nazio Batuen Erakundearen xedapenetan eta herrien autodeterminazio eskubidea aitortzen duten nazioarteko beste tresna batzuetan oinarrituz, eta kontuan hartuz Nazioarteko Justizia Auzitegiak Kosovori buruz 2010eko uztailaren 22an hartutako erabakia, zeinak ebazten duen estatuaren parte baten aldebakarreko independentziak ez duela urratzen nazioarteko legeria, honako hau erabaki dugu:

1. Martxoaren 16an Krimeako herriaren adierazpen zuzenaren ondorioz erabakitzen bada lurralde honek, Krimeako Errepublika Autonomoak eta Sebastopolgo hiriak osaturikoak, Errusiarekin bat egitea, estatu independente eta subiranoa aldarrikatuko du, errepublikaren formako gobernu batekin.

2. Krimeako Errepublika estatu demokratikoa da, laikoa eta etnia anitzekoa, bere burua derrigortzen duena bakea eta etnien eta erlijioen arteko elkar ulertzea mantentzera. 

3. Krimeako Errepublikak, estatu independente eta subirano gisa, erreferendumaren emaitzak hala berresten badu, Errusiako Federazioari eskaera bat egingo dio Krimeako Errepublika Autonomoa hartzeko proposatuz, dagokion nazioarteko akordioa oinarri hartuta Errusiako Federazioa subjektu berri bat izateko.

Krimeako Errepublika Autonomoko Kontseilu Gorenak 2014ko martxoaren 11ko ezohiko batzarrean onartutako adierazpena —Vladimir Konstantinov Krimeako Errepublika Autonomoko Kontseilu Goreneko presidenteak sinatua— eta Sebastopolgo Udal Kontseiluak 2014ko martxoaren 11ko ezohiko batzarrean hartutako erabakia —Yu Doynikova Sebastopolgo Udal Kontseiluko presidenteak sinatua—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.