Mugak

2014ko maiatzaren 28a
08:19
Entzun

ESPAINIAKO ZIGOR KODEA

Sare sozialetan idatzitakoagatik, hurrengo zigorrak aurreikusita daude Espainiako Zigor Kodean:

Mehatxuak. 169. artikulua. Urtebetetik bost urtera arteko espetxe zigorra.

Sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea. 197. artikulua. Urtebete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra eta 12 hilabetetik 24 arteko isuna.

Kalumnia. 205. artikulua. Sei hilabetetik bi urtera arteko espetxealdia edo 12 eta 24 hilabeteko isuna.

Iraina. 208. artikulua. Irain larrientzat sei hilabetetik hamalaura arteko isunak, eta bestela hiru hilabetetik zazpira artekoa.

Merkatuari eta kontsumitzaileei buruzko delituak. 278. eta 280. artikuluak. Bi eta lau urte arteko zigorrak eta12 eta 24 hilabete arteko isuna.

Koroaren aurkako delituak. 488. artikulutik 491ra. Urtebete eta hogei urte bitarteko espetxea. Lau eta 24 hilabete arteko isuna.

Estatuaren erakundeen aurkako delituak. 504. artikulua. 12 eta 18 hilabete bitarteko isuna.

Oinarrizko eskubideen aurkako delituak. 510. artikulua. Urtebete eta hiru urte arteko zigorra. Sei hilabete eta urtebete arteko isuna.

Espainiari idoi egitea. 543. artikulua. Zazpi hilabete eta urtebete arteko isuna.

Terrorismoa goratzeko delitua. 578. artikulua. Urtebete eta bi urte arteko zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.