Donostia 2016

Artejira jaialdiarekin ospatuko dute Donostia 2016 izendapenaren hirugarren urtemuga

Hilaren 28an egingo duten jaialdiarekin 2016 Gunea herritarrei zabalduko diete.

Artejiraren aurkezpena. GORKA RUBIO / ARP
Araitz Muguruza.
2014ko ekainaren 20a
11:18
Entzun

Donostia Kultur Hiriburu izendatu zutenetik hiru urte beteko dira hurrengo larunbatean, eta, hori ospatzeko asmoz, Donostia 2016ren egoitza herritarrei zabalduko dietela azaldu du Xabi Paya kultur hiriburutzako zuzendaritzako kideak: "Lehenago ere egin ditugu ekimen batzuk hemen, baina, hurrengo larunbatetik aurrera, Donostia 2016 ikusaraziko duen gune nagusia izango da". Goizean eman dute prentsaurrekoa, Eason duten egoitzan.

Zehaztu du, hala ere, hilaren 28koa ez dela izango egoitzaren inaugurazio ofiziala, oraindik eraikineko lanak guztiz amaitu gabe daudelako. Ekitaldi ofiziala urrian egitea espero dute. "Kultur hiriburutza izendapena izan duten gainerako hirietako ordezkariak etorriko dira", gaineratu du Payak. 

Agurtzane Intxaurraga antzerki zuzendaria arduratu da Artejira antolatzeaz. Bakoitzak "orekaren inguruan duen ikuspuntua" lantzen ahalegindu dela azaldu du: "Hizkuntzen, sentimenduen, generoaren eta kulturen arteko orekak landu izan nahi ditut". Jaialdia prestatzeko, kultur etxeetako koordinatzaileak izan ditu lagun Intxaurragak. 50etik gora artista profesionalen ekimenak ere izango ditu Artejira jaialdiak, tartean, Jabier Muguruza abeslariarena. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.