joxerra senar
Sanferminak Iruñean. Nire lagunaren lagunak dioenez...

Katxien bidesaria

2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Nire lagun batek dio Nafarroako presidenteak triste behar duela izan bi presidenteordeak galdu dituenetik. Iaz eurei ardura pasa eta erako ileorde batekin peñen artean parranda egin zuela bolo-bolo dabil Iruñean. Batzuek zezen plazan eguzkipean ikusi zuten, ganbak banatuz eta espageti ogitartekoak jaten. Beste batzuek La Unicako mostradore atzean Barricadaren No hay tregua kantatuz ikusi zuten. Lagunaren lagunak dioenez, Madrildik paparazzi ezagun bat etorri omen da egunotan Iruñera, eta atzo Jarautako estolda baten azpian atzeman zuten objektibo handiko kamera batekin, zelatan. Lehendakari bat parranda egiten harrapatuz gero, argazki horrek ez omen luke preziorik.

Nire lagunaren lagunaren lagun batek dioenez, eskaintza arraro bat jaso dute El Bronce peñan. Peñakide izateko zerrenda luzea omen da, baina bizar misteriotsu bat zeraman morroi batek berriki lanik gabe geratu dela eta, peñaren kontuak eramateko prest azaldu da. Proposamen berritzaileak zituen: lehen egunean katxi kalimotxoak doan eskaini eta gero kanon bat ezartzea katxiaren prezioan: Jarautatik pasatzen den pertsonako, zentimo bat, eta pixa erreka bakoitzeko, bost zentimo, ken garbitzaileek garbitzen duten edalontziko zentimo bat. «Aberastuko gara. Hala ere, Ansoleaga karrikan ba al da peñarik?». Eta peñako kideek esan zioten Ansolega karrikan Nafarroako Kontuen Ganbera baino ez dagoela. Dardarka jarri omen zen, eta esan zuen katxien kanonak ez duela zor gisa kontatzen. Peñakoei surrealista iruditu zitzaien erantzuna, baina batez ere peñen izendapena aldatzea proposatu zuenean «adiera modernoago» baten ordez: Nasuvinsa, Vilsa, Nilsa, Tracasa... Peñen federazioari Korporazio jarri nahi zion!

Zutabe hau ixterako, nire lagunaren lagunaren lagun batek deitu dit eta esan dit borrokan topatu dutela morroi hori beste batekin: «Zugatik kanporatu ninduen Berak!». «Eta ni zure alde egiteagatik bota ninduen». Negar zotinka omen zegoen Roberto izeneko beste morroia: «Non dago nire Phaetona?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.