garbine ubeda goikoetxea
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Boto-prontoan

Aulki jolasa

2012ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Jolas garaia heldu delarik, aulki jokorako prestatu dira Raquel Modubar, Aitor Urresti, Mikel Arana eta Rosa Diez, eskolako patioan. Azken honi ez zegokion txandarik, baina Gorka Maneiro lagun kuttunak eman dio bere ordez aritzeko aukera; halabeharrez eman ere, dena esate aldera, bateko ipurmasail zabalegiak dituela eta besteko parietatea eragozten ari dela leporatu diolako. Purtzil horrek.

Ger-ni, ka-ko, ar-booooooo-la... hasi da musika-aparatua, klarion gogorregia arbelean nola, eta haren konpasean zanbuluka laukote saiatua, elkarri bizkarra emanda dauden bi aulki ziztrinen bueltan.

Latza dator lehia, latza datorrenez.

Doinuaren durundiak baino gehiago, zortzikoari neurria hartu ezinak trakesten die pausoa eta gogoa, bai eta gure Rosa mari-matxarda ahoberoaren amarruek ere; Supernany-ren dantza-pasada behar duen horietakoa baita, zango-traba egiten dio aurrekoari, epelak eta bost bota atzekoari, bazterrera bultza begiz jota duen aulkira hurbiltzen denari, tu egin edonori. Ez jakin odolkiak ordainetan izan ohi direla.

Pa-ki, an-bi, zi-deeee-ee-dinnn, eus-kal, dun-jeeeeeeeeeen-diii. Klask, akabo. Bertsokoazken silabari ere irteten utzi gabe isildu da bat-batean burrunba.

Korri eta jauzi hasi dira lau jokalariak, fit eta fut, ukondoka, ostikoka, kalparretatik tiraka, hozka eta atximurka, ordurako oinak kili-kolo zituzten aulkiekin batera motroiloa osatu dute, ipurdiz gora doaz bata bestearen atzetik...

Ostia, hori muturrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.