Irudia. Noain
SORTZEN-IKASBATUAZ, JAIA AURKEZTEN
Urteroko jaia aurkeztu du Sortzen-Ikasbatuaz taldeak: maiatzaren 20an izango da, igandearekin, Iruñeko Takonera parkean. Historiari begira jarriko dira, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena denez gero. Curriculumean gertakari horiek bestela azaltzen direla salatu du taldeak: gaitegiak dio nafarrak hala nahita batu zirela Gaztelara. «Gertaturikoa ezagutzeko eskubidea dutela ikasleek», esan du taldeak. Haziak hezten du goiburu jaiak, eta Berriozarko eskola ari da antolatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu