Aitor Renteria.
Analisia

Susmoak ezin ohilduz

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Anzaren desagertzeak eta heriotzak argitu ezinezkoak direla dirudite. Hiru urte pasatu behar izan dira Tolosako epaileak familia hartzeko zuzenean. ETAko militante baten desagertzea eta heriotza berez dira susmagarriak, gerra zikinaren errealitate gordina ezagutu duen lurraldean. Anza desagertu zen garaian, bertze euskal iheslari politiko batek Espainiako poliziak bahitu zuela salatu zuen. Berak esandako tokian Espainiako lau telefono erabili zirela frogatu du Frantziako justiziak, frogatu gabe zeinenak ziren. Anzaren familiak eta lagunek pausatu dituzten galderek ez dute oraindik erantzunik, eta prozeduran agertu diren «akatsek» susmorik ilunenak suspertzen dituzte. Poliziak ikerketa ugari egin ditu, baina ez behar zen tokian, Anza agertu izanak frogatu duen bezala. Berandu eta okerreko tokian. Akats horiek ez dituela ikertuko dio epaileak. Gerra zikinaren susmoa aski izan beharko litzateke kontrako erabakia hartzeko eta sakoneko ikerketa burutzeko. Egiari zor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.