Finalizado

Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Lehenbizikoz, Aroa Arrizubietako irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Manex Agirrerekin buruz buru aritu ondoren, 614,5 puntu eskuratu ditu.

Aroa Arrizubieta, Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna. Endika Portillo / FOKU
Aroa Arrizubieta, Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna. Endika Portillo / FOKU
unai etxenausia
2024ko martxoaren 16a
17:05
azken momentuan

Hau gaia: Urbinako bi adineko pertsona dira, AHTaren obren aurrean daude Arrizubieta eta Abarrategi. Beraiek trena pasatzen ikusiko ez duela hausnartzen. "Abiadura handiko trena deituko dute agian/ baina ez doa dirudienez hain abiada handian", hasi da Arrizubieta. Arrazoi Abarrategik, eta gogoetan jarraitu dute. Honela amaitu du Abarrategik: "Beste auzora egingo dugu laister gu biok bisita/ wta herria ez dugu utziko lehen bezain polita". Etorkizun beltza irudikatu dute.

Arrizubieta txapeldunaren agurra

"Promesa haundiz ahoak betez ari dira bonbak lehertzen/ eskubideak murrizten eta jendea etxegabetzen/ nola nahi dute honen aurrean geldi geratu gaitezen/ nahiz ta betetzen ari zaizkigun berdin Bilbon zein Gasteizen/ sinisten dugu honetan irmo dihardugu GKSn/ politiko ta enpresen aurrean altxatzen ezen/ egungo gazte belaunaldien zeregina ez ote zen/ borrokatzea bihar gaur baino hobeto bizi gaitezen".

Ricok bertso bat abestu du.

Xabier Ricok jantzi dio txapela txapeldunari. Agurra botatzeko prest da.

Manex Agirrek bere azken txapelketa izango dela aipatu du agurrean.

Senitartekoak, lagunak, presoak... guzti hoiek eta gehiagorentzat izaten ari dira finalisten agurrak.

Agurren txanda.

Hemen puntuazioa:

Aroa Arrizubieta: 614,5 puntu

Manex Agirre: 613,5 puntu

Paula Amilburu: 415

Peru Abarrategi: 412,5

Asier Otamendi: 410,5

Iñaki Vispre: 381,5

Beste bertsolariek besarkada beroa eman diote.

Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Zaleak oihuka ospatu dute. 

Amaitu dute lan puntuagarria

Epaileen erabakiaren zain daude zaleak.

Agirreren txanda.

Gaia: Bizitzak bigarren aukera eman dizu.

Agirreren hiru bertsoak:

"Patera baten barruan heldu nintzen Europa ertzera/ bizirauteko bide berri bat saiatzera, probatzera/ autobusean abiatu nintzen hain peninsula luzera Irun deitzen den herri batera eta Frantziaren ertzera/ eta gelditu egin ninduten beste askoren antzera/ ta une batez seguru nintzen banindoala etxera".

"Baina txartel bat tokatua zait bizitzaren loterian/ Jende on batek eztia jarri nik neukan zaurian/ esan zidaten fijatu zaitez furgoneta kantarian/ disimulatu aurrera egin, lortuko duzu agian/ ta korrikara batu nintzen ni Santiagoko zubian/ ta gero muga pasatu nuen uholde baten erdian".

"Irribarretsu nabil ni orain, lehen nengoela larri/ fenomeno hau beste inon ez zen gertatuko oso sarri/ eskua eman euskaldun batzui hainbat gazte eta zaharri/ eta bigarren aukera bat da nereganaino ekarri/ azken finean holako gauzak izan leizke ulergarri/ guk zapalduok laguntza eman behar diogu elkarri".

Ganbarako gaia: Bizitzak bigarren aukera eman dizu.

Arrizubietaren hiru bertsoak:

"Zer egin nahi nuen ez dut izan egia esanda argi/ ikasi eta gero ekingo nion berriro lanari/ eta gainera bronkak entzuten nizkion sarri aitari/ guztiz ondo ere ez nengoen nire ispiluan adi/ eta ez nekienez esaten guztia kontu kontari/ horregatik ez nion zentzurik ikusten bizitzeari".

"Inork ere ez zuen entzuten nire garrasi isila/ ta nion bizitzen ez badakit hobeto nengoke hila/ ez nekien ondo kudeatzen nire barne iskanbila/ eta googlera sartu nintzen irtenbide baten bila/ esan dezala irentsi ditut hamalau kaja pastilla/ eta neurekiko pentsatu dut nahikoa izan dadila".

"Baina googlen kopuru hoiek beti nahikoa ez dira/ orain ospital batean nago sabai zuriei begira/ nahiz eta hai amaitu zedin zen hasierako desira/ dirudienez berriro ere itzuliko naiz bizira/ beste aukera bat eman baitit eta behin eukita tira/ beste aukera bat eman badit igual zerbaitegatik da".

Arrizubieta hasiko da ganbarakoan kantuan, kanpora eraman dute Agirre.

Hau da Iparragirre abila dela doinuan hiruna bertso abesteko jarri dieten gaia: Haurreskolako bi panpina zarete. Ostirala da eta astelehenera arte bakarrik geratu dira.

Arrizubieta hasi da. "Eta gainera ez dizkigute euren listuak garbitu", kexatu da umeetaz. Agirre ere kexu da: "Ni naiz gerrako beterano bat, eta gerra ez da bukatu". Panpinen sindikatu bat sortzea proposatu du Agirrek. Ados Arrizubieta: "baloi atzean ezkuta zaitez inork ez zaitzan aurkitu".

Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.