Orain dela egun batzuk, Donostiako Aquariumean, lagun batzuekin aurkitu ginen, eta Gatazka Globala dela-eta mintzatzen aritu ginen. Gatazka horren emaitzak, sentsazioak eguneroko bizitzan jende arruntari antsietatea, estutasuna, estresa, ziurtasun falta eta bakardadea sortzen dituela adierazi genuen.
Elkarrizketa horretan gure lagunek galdetu ziguten ea «arrainek ura ikusten duten». Galdera hori errekurtso metaforiko bezala erabili zuten islatzeko edo erakusteko kaltea gaurko eredu kulturala, soziala eta ekonomikoa dela. Eredu horren esanahia: «Ura arrainentzat dela», baina arrainek ura ez dutela ikusten. Gatazka Globalaren zergatia, eta ura ez ikustearen arrazoia «Eredu Kulturalean» atxikituta dagoela.
Ez jakite horren zergatia orain dela mende batzuetan kokatzen zaigu. Beraz, «Eredu Kultural Zapaltzailea» inposatu ziguten; eredu hori «Eredu Patriarkala» zen eta da. Bere oinarria propietate pribatuan dago. Sistema produktibo hori gaur egunean kapitalismo aurrerakoia deritzona da. Beraz, sistema aurrerakoia talde txiki baten eskuetan dagoena da, eta populazioa sistema horren zerbitzari bihurtzen gaituzte.
Sistema horren balioak lehiaketa, dominazioa, norgehiagoka eta indibidualismoa dira. Kapitalismo aurrerakoi horren aipatutako oinarrizko balioak beharrezkoak dira kapitalismo aurrerakoia manten dadin. Beraz, egoera horren esanahia eguneroko bizitzan antsietatea, urduritasuna, estresa, agresibitatea, bortxakeria, bakardadea eta barruko nahigabea dira.
Eredu patriarkala orain dela mende gutxi inposatu ziguten. «Euskal Herriko Eredua», «Eredu Patriarkalaren» aurretik, «Eredu Matrilineala» zen. «Eredu Matrilineala» Europako lehen kulturetan sortu zen, eta horren zergatia gure arbasoek komunitatearen eta herriaren bizitza ziurtatzeko eraiki zuten.
Lehenbiziko euskaldunek, «Ama Lurrari» behaketa egin ondoren, eredu matrilineala sortu zuten. Hasierako behaketa horretatik balioak eskuratzen dituzte, eta balore horiekin bizitza soziala, pertsonala eta sistema produktibo propioa osatu zuten.
Euskal gizonentzat balore horiek eskuzabala izatea da, «Ama Lurrak» janaria eskaintzen duen bezala, «Ama Lurrak» lanaren bidez zaintzen digun bezala, babestea berak babesten digun bezala, bai ugalketarako eta baita ere komunitatea defendatzeko indartsua izatea.
Euskaldunek behaketaren bidez Euskal Emakumearen jarrerak «Ama Lurraren» ezaugarri antzekoak zirela jaso zuten. Eskuzabala, ama, umeen eta familiaren zaintzailea, elikatzen eta babesten duena, kulturarekiko ahozko transmisorea eta abar. Ezaugarri horregatik, emakumea euskaldunentzat, «Ama lurra» bezala, jakintsua dela barneratu zuten.
«Eredu Matrilinealean» gizona eta emakumea orekan aurkitzen dira, elkarlanean eguneroko arazoak gainditzen.
Gaurko gatazka globalari aurre egiteko, kontuan izanik garaiarekiko aldaketan gaudela, Euskal Herrian bizi garenoi lan proaktiboa antolatzera eta bideratzera derrigortzen gaituzte, bai eredu sozialean, bai ekonomikoan. Beraz, «Auzolana» eta «Biltzarra» antzinatik datozen egiturak izanik, gaurko gizartearen egoera gainditzeko egitura beharrezko bilakatzen dira. Egitura horiek eredu matrilinealean sortu ziren, batez ere gure herriaren bizitza eta iraupena ziurtatzeko.
Aquariumeko arrainek, aldaketaren beharra ikusiko balute, agian aldaketa hori izatea ezinezkoa dela pentsatuko dute. Baina gure Aquariumetik itsas askatasuna 20 metrotara aurkitzen da.
Irailak 30ean eta urriak 1ean eta 2an, «Auzolan Topaketak» izango ditugu Usurbilen. Une aproposa bide berri bat eraikitzeko. Hainbat eta hainbat lantegi aurkeztuko dira. Auzolan Topaketari buruz informazio osoa helbide honetan aurkitzen da: ( www.auzolan.info).
Arrainek ura ikusten al dute?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu