Euskadi, aberri aparta

2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Euskadi herri handia da, aberri aparta. Chillidak zioen bezala, sustraiak bere lurrean ondo finkatuta eta adarrak mundura zabalduta.

Horrela hasi nahi nuen, berriro gure nortasuna eta mundua ikusteko modua erakutsi baitugu. Iragan urriaren 27an, Legebiltzarrean uztailean aurkeztutako legez besteko proposamena eztabaidatu genuen, eta aurreko egunean, hain zuzen ere, Lurmutur Hiriak Munduko Diseinu Hiri saria jaso zuen. Bilbao, Dublin eta beste 53 hirien kalterako.

Bilboko hautagaitzaren ordezkarien aldetik ez zen inolako kexarik egon. Afrikako hiria zoriondua izan zen eta onena oparitu zitzaion. Zer-nolako nortasun agerraldia! Oraingoan, ordea, Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu zutenean, PSEren eta PPren arteko ika-mika ez dut aipatuko. Ez dut egingo, baikorra dena baino ez azpimarratu nahi dudalako. Alkate, herritar edo Europako legebiltzarkide baten ahaleginak baloratu nahi ditut, beste batzuen gaitzusteak baloratu ordez. Gasteiz, Bilbao eta Donostiatik gure proiektuak mundura aurkeztu, garatu eta defendatzeko gai izatea goraipatu nahi dut.

Herri honek bere buruari gomendatzen dizkion asmoak aurrera ateratzeko duen ahalmena erakutsi du berriro. Erakunde guztiak elkarrekin aritu dira lanean gure herrialdea eta Herrialde Historiko desberdinen hirien bertsiorik onena erakusteko. Alderdi politiko guztiek, gizarte eragileek, enpresek eta hiritarrek dena eman dute, gure hiriak bizirik eta transformazio sakonean eta iraunkorrean daudela islatuz, etorkizunerako oinarrizkoak diren hiru zutabeetara egokitzeko: kultura, berrikuntza eta jasangarritasuna.

Baina badakizue onena zer den? Hori sinesten dugula. Eta hori egunez egun ikusten da. Ziur naiz Donostiak saria irabazi ez balu, aurreikusitako ekitaldi guztiak pixkanaka-pixkanaka egin izango lituzke. Hautagaitzaren ordezkarien begietara so egitea baino ez dago, proiektu pozgarria dela jakiteko; guztien artean hiri bat duen jende ugariren nahiak batu ditu, eta guztien artean hiri bat izatea etengabeko egitasmoa izatea da.

Gauza bera da Gasteiz hiriaren iraunkorraren egitasmoa aurkeztuta, urteak direlako jada iraunkortasuneko politika garatu duenetik, eta nazioarteko aitorpena eta bultzada behar duela uste baitu. Munduan erakutsi nahi dugulako beste hiri mota bat izan daitekeela.

Eta zer esan dezakegu Bilbori buruz? Duela 20 urte nork pentsa zezakeen horrelako sari baten hautagaia izateko aukera izango zuenik? Dirudienez, kanpotik etorri behar dira hori aitortzeko. Bilbao finalean izan da beste 53 hiriren aurretik.

Azken egunotan, gizarte zein alderdi politikoen ordezkarien hausnarketak irakurri ditugu, etsipenaren osteko giroa haztatzeko asmoz.

Creativity Zentrum irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta, halaber, Bilboko proiektuaren kolaboratzaileak aipatu zuen emaitza bidea bezain garrantzitsua zela. Eta egia da, ezbairik gabe. Izan ere, nire ustez, bidea da benetako suspergarria. Eta bidea ez da eten, beste lehiaketa batzuetako finalean izan diren hautagaien proiektuak ez direlako kaxoi batean geratzen, eta irabazlearena bakarrik ez baitugu eztabaidatzen. Andoni Aldekoa Bilboko ordezkariak esan zuen etxera itzultzen zirela tinko lan egiteko, «oraindik lan handia dago hiriaren diseinuan eta hiriaren zerbitzurako berrikuntzan aurrera egiteko». Honako hau, beraz, erantsitako balorea da gure herriei, enpresei eta produktuei emateko beharra duguna.

Udalak inork baino hobeto badaki ibilitako bidea oso baliagarria izan dela Bilboko ikuspegi berria eta pozgarria eskaintzeko herritarrei zein bisitariei. Gainera, aurkeztutako diseinuen artean, baten bat amaitu gabe zegoen eta beste batzuk hasi gabe zeuden. Adibidez, Zorozaurre.

Hortik, Legebiltzarrak eskatzea Bilbao 2016ko hautagaitzarako berriro hautagaia izan dadila ez zen eskaera formala izan beharko, baizik eta guztiok izaten dugun desira, Bilbok arrazoi aski dituelako onarpen hori lortzeko. Baina, Udalari eta gainerako erakunde eta eragileei utz diezaiegun urrats hori egin edo ez erabakitzeko aukera, eta bere kasuan, denborarik egokiena erabakitzea.

Horregatik guztiagatik, nire aberriaz harro nago, eta berriz lezio garrantzitsua eman dugula uste dut. Legebiltzarrak gure hiriburuen aitorpena bultzatzea goraipatzen dut. Garai amesgarriak ditugu munduan adarrak zabaldu; gure herriaren ikuspegi berria eskaini; gure kultura eta iraunkortasunaren ikuspegia erakusteko; berrikuntza delako gure DNAren funtsezko genea eta ez dugulako inoiz disimulatu behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.