Eliza katolikoak gure herrialdean daukan pribilegio-egoera bidegabea are eta nabarmenago agertzen da orain, gutxi batzuen eraginez sortu eta herritar gehien-gehienok ordaintzen ari garenkrisi larri honetan. Herritar guztiok, katoliko izan edo ez, beste erlijioetako sinestun, edo sinesgabe izanik, PFEZaren bidez Eliza katolikoa finantzatzea inoiz baino onartezinagoa delarik, gizarte plural eta demokratikoaz hitz egin ahal izateko, inoiz baino argiagoa da estatua eta erlijio erakundeak bereizi beharra.
Beste aldetik, jende asko langabezia, eskubideen eta gizarte-prestazioen murrizketak, pobreziaren zabaltzea eta era guztietako zergen gorakada pairatzen ari den garai honetan, Eliza katolikoari oparitzen zaizkion zerga-salbuespenak iraingarriak dira bai herritarrontzat, baijustizia demokratikoarentzat.
Hori dela-eta, Gipuzkoako herritar gisa, Gipuzkoako Batzar Nagusiei zera eskatzen diegu:
Ken dadila PFEZeko (errentaren gaineko zergako) formulariotik Eliza katolikoari esleitzen dion laukitxoa.
Laukitxo hori markatzen duenak % 0,7 murrizten dugastu publikoari egindako ekarpena, zuzenbide-estatu baten oinarrizko irizpideen aurka; izan ere, irizpide horietan dago berdintasunezkoak izatea denon ekarpena. Berdintasuna urratuz, publikoari, guztionari, kendu egiten zaio pribatuari emateko.
Jar daitezela behar diren bitartekoak (Estatu espainola Konkordatu bidez loturik dirauen bitartean) Eliza katolikoari ekonomikoki lagundu nahi diotenek herritarrok ordaintzen ditugun zergetatik kanpo egin ahal dezaten, Eliza katolikoa Administrazio Publikoaren laguntzarik gabe autofinantzatu dadin.
Proposamen hori gauzatzenden bitartean, dei egiten diegu herritar guztiei PFEZaren zergaldi honetan ez dezaten markatu Eliza katolikoari esleitzeko laukitxoa.
Behar diren arauak onar daitezela, horrela ebazten duten udalek ahalmena izan dezaten OHZ (ondasun higiezinen, landatar zein hiritarren, gaineko zerga) ezartzeko Eliza katolikoaren, haren erakundeen, irakaskuntza eta erlijio-proselitismoko zentroen izenean zentsatu eta erregistraturiko ondasunei.
Egoitza Santuaren eta Estatu Espainolaren arteko itunetan, Eliza katolikoaren ondasun higiezinen aldeko erabateko eta betiko zerga-salbuespena ezartzen da, erakunde pribatu hori izanik ondasun higiezin gehien pilatzen duena. Elizak gozatzen duen zerga-salbuespen hori dela-eta, diru pila kentzen zaie udalei; denok ordaindu behar dugun dirua. Iraingarria da dugun krisi ekonomiko eta sozial larri honetan herritarroi kontribuzioa handitu nahi izatea eta jaberik aberatsenak ezer ez ordaintzea.
Era berean, Batzar Nagusiei eskatzen diegu udalei agin diezaieten Eliza katolikoak (edo beste erlijio-erakundeek) beren udalerrietan dauzkaten ondasun higiezin landatar zein hiritar guztien errolda egin dezaten.
Orobat, Batzar Nagusiei eskatzen diegu beren jarrera azal dezaten indarrean dagoen konkordatua kentzearen alde, eta Estatuko eta erlijioetako erakundeen artean ezinbesteko banaketa ezartzearen alde.
Estatu laiko bat ezinbestekoa da giza eskubideei benetako bermea emateko. Oso bereziki sexu-eskubideei eta emakumeen eskubideei dagokienez; dakigun bezala, hainbat aldiz urratuak diren eskubideak Eliza katolikoak arlo politiko eta sozialean esku-hartzea duelako da. Estatu laiko batek, eta ez bestelako batek, berma dezake askatasunaren, berdintasunaren eta pluraltasunaren errespetua. Estatu laiko bat gure gizartearen osasun demokratikoaren agerkaria izango litzateke.
Gipuzkoako Batzar Nagusiei, konkordatuaz ebatzi dezan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu