Baliteke, hainbat delitu egiteagatik zigor bezala ezartzen den askatasun eza, beste momentu historiko batzuetan helburu berdinarekin ezartzen ziren zigor fisikoak bezain ikusgarria ez izatea. Horregatik, orokorrean espetxean gaixotasunagatik edo bere buruaz beste egiteagatik izan diren heriotzak ez dira heriotza zigortzat hartzen, hormen beste aldean ere sarritan era berean hil daitekeen justifikazioa erabilita.
Kasu gehienetan, espetxe barruan bere buruaz beste egin duen pertsona baten kasuak ez du oihartzun handirik izaten, horrek suizidio samalda bat eragin ezean; jakina baita espetxean suizidioak kutsakorrak direla.
Espetxeetan bere buruaz beste egiten duten kasuei garrantzi gutxi ematenbazaie ere, argi dagoena zera da, bertan izaten diren heriotzak ezkutuan heriotzazigorra duten sententziakdirela eta espetxeak zigorfisikoaren ondorioak gutxi eraldatu dituen seinale; espetxeak ere heriotzara baitarama.
Eta heriotzara daraman heinean, hori ezin liteke gutxietsi eta ezta oharkabean utzi ere, gertaera soil bat gehiago izango balitz bezala.
Pasa den abuztuaren 29an, orain bi egun hain justu, Iruñeko Makro-Kartzela berrian lehenengo buru-hiltzea suertatu zen. 47 urteko gizonezko batek bere ziegan zainak moztu eta ondoren erabilitako trenza irentsi zuen, ospitalera iritsi eta minutu gutxira zendu zelarik.
Horrelako gertaera larri baten aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu eta ezta ahaztu ere, orokorrean espetxean gertatzen diren basakeriekin gertatu ohi den bezala.
Askatasun ezak zentzurik ez duen heinean, beti parean izango bagaitu ere, errealitate bat da, eta honen ondorioz Espetxe Administrazioaren ardura izango litzateke ezarri zaizkion betebeharrak bermatzea. Hau da, askatasuna ukatu dieten presoen bizitza ziurtatu eta euren eskubideak errespetatzeaz arduratu beharko luke, eta horrez gain, espetxe zigorrek egotzi dizkioten helburuen onurari zuzenduak egon behar dute. Birgizarteratzeari zuzenduak, alegia; onartezina dena zera da, espetxeak hilketa batean amaitzea.
Lotsagarriena zera da, Espetxe Erakundeek kasu honen aurrean (beste askotan egin ohi duten bezala) erakusten duten jarrera, burlatzat ere hartu litekeena.
Burla egin eta ofenditu egin gaituzte, ez gaudela buru-hiltze baten aurrean esan eta hilketa hau «ebakuntza-mahaiaren gainean» izan dela adierazi dutenean.
Kartzela barruan bere buruaz beste egin duen presoak, bat-bateko gaixotasun psikosomatikoa duenak, gaixotasun luze sendaezina izan baina kartzelaz kanpo kondena betetzen utzi ez diotenak —bai bere delituek sortu zuten gizarte-alarmagatik, bai arrazoi politikoengatik edo, besterik gabe, egoki ikusi ez duelako Tratamendu Batzordeak edota unean uneko Espetxeetako Zainketa Epaileak— edo kartzela barruan gertatzen den beste edozein heriotzak egungo errealitate gordina argi eta garbi erakusten digu: ez dugu gizatasunezko kartzela araubiderik, baizik eta —aitortu ez arren— heriotza zigorra gauzatzen duen bat.
Nafarroako Salhaketaren izenean, honako hauek sinatzen dute artikulua: Paz Frances,Libertad Frances, Jon Igartua, Blanca Garcia de Eulate,Manuel Ledesma, June San Millan, Maite Virto, IranzuBaltasar eta Ruth Martinez.
Lehen suizidioa Iruñeko makro-kartzelan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu