Politika publikoaren alde

Karmelo Landa
2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Politikaren pribatizazioa eta erabaki publikoen alienazioa dira bizi dugun garai honen bi ezaugarri kezkagarrienetarikoak. Krisia pairatzen dugu, baina ezin dugu zulotik irteteko erabakietan parte hartu. Krisiaren ondorioak gure lepo gainera botatzen dituzte, eta soluziobideak ere gure kaltetan erabakitzen dira, erabakiok benetan non eta nola hartzen diren ere ez dakigula.

Mendebaldeko Gobernuetan agertzen ari dena krisi ekonomiko eta finantzarioa baino urrunago eta sakonago doan beste zerbait da: politika publikoaren krisi larria. Gobernu hauek ez dira interes publikoa defendatzeko gauza, talde finantzario eta mediatiko indartsuen mende jarri dira. Estatu bakoitzeko talde itxi batzuen zerbitzari dira, eta ez dute nazioarteko erakunde publikorik indartzen uzten, ez eta Estatu bakoitzaren barruan harrapaturik gauden herrien garapena onartzen.

Horregatik gertatzen da hain zaila krisi honi irtenbide egokia aurkitzea Estatu mailan zein Europa mailan, gaur egungo Estatu hauek soluziobideerrealak bahitu egiten dituztelako. Ikus, adibidez, Estatu espainiarrean indarrean den sistema politikoan eskaintzenzaigun perspektiba hurbila: Zapateroren gobernuarengainbeherari ematen zaion alternatiba bakarra, are okerragoa gerta daitekeen Raxoiren gobernua.

Bestelako alternatibak eskaini behar dira, baina horretarako ezinbestekoa da sistemapolitikoaren demokratizazio sakon eta eraginkorra. Informazioa, eztabaida eta erabakiak herritarren esku jarri behar dira, eta politikaren dimentsio publikoa erabat indartu.Baina, non eta nola saia daiteke hori gaur egun? Gurean, hain zuzen ere. Aspalditik datorren baina bereziki azken bi urteotan Euskal Herrian azkartuden aldaketa eta azelerazioprozesu berezi honek baldintza partikularrak eta oso aldekoak sortzen ditu zentzu horretan. Bestelako politika publikoa, herritarra, demokratikoa eta aurrerakoia estreinatu egindaiteke Euskal Herrian zabaltzen ari garen fase berri honetan, daramagun norabidean ondo asmatzen badugu. Inoiz baino gehiago, geure eskudagoen zerbait dela intuitzen dugu gaur egun. Oztopoak ugari dira, bai, baina ohikobihurtu direnez, ezagutu ere ondo egiten ditugu. Nobedadea oraingoan aldeko faktore berri indartsuetan dago, erabaki berrien zuzentasun frogatuan, ondorioz lortutako konfiantzan eta ordezkaritza instituzional zabalean. Behingoz, Estatuen krisiaren, negatibitatearen etaezintasunaren aurkako irudi positiboa da gurea.

Euskal herritarrok naziotasun demokratikoaren helburua proposa dezakegu une honetan eraginkortasun handiz. Euskal Herria politika publiko berritzaileen gune konpartitu bezala. Gaur pairatzen ditugun mendekotasun ekonomiko eta politikoetatik salbu. Guztioi dagozkigun erabakiak modurik egokienean hartzeko antolaketan. Horren guztiaren premia larrian baikaude.Ikus, bestela, zer gertatzen ari zaigun une honetan erabaki estrategikoak deitu baina gugandik hain urrun hartzen diren horiekin guztiekin. Adibide bat hartuko dut, Kutxen fusioa deituarena. Gauza ezaguna da Kutxenbat-egiteari bankarizazioaren modua ezarri nahi zaiola,horixe delako hain zuzen Gobernu espainiarrak erabaki duen bidea, seguruenik ere Gobernu horren benetakoagintari diren banku handietako jabeen borondatez. Baina hara non ezagutzen dugun duela hilabete EBA erakunde europarraren «stress test»deitua, eta bertan agertzenden emaitza guztiz baikorra euskal kutxen bideragarritasunaren gainean. Zergatik, orduan, eusten diote banku bihurtzeko asmoari? Arrazoi bakarra egon daiteke: jabego publikotik pribatura aldatzea. Horrek kontrol publikoa eta bertokoa galtzea dakarrenean. Erakunde finantzario publikoek euskal ekonomiaren garapen propiorako egundoko garrantzia dutenean.

Era honetako kasuetan, gardentasuna eskatu behar da, eta eztabaida publikoa, datu guztiak ezagutza publikoan jarriz. Adierazgarria da oso, zentzu honetan, Kutxako eta BBK-ko zuzendariek egunotan eskaini dituzten azalpen kontrajarriak, lehenak esan baitu prozesu horrekin ez direla Kutxaren ezaugarri nagusiak aldatuko, eta bigarrenak, aldiz, banku bihurtzearen ondorio guztiak onartu ditu. Adierazgarria den moduan azkenaldian prozesuari eman dioten azelerazioa, azken hauteskundeen ondorioz erakundeetara heldu diren ordezkari berriek bankarizazio hori eztabaidan jar dezaketen beldurrez.

Politika publikoa esaten dugunean, herriaren mailako politika esaten ari gara. Euskal Herriaren mailakoa. Bertoko arazo nagusietan zentratua. Bertatik eragiten duenakonponbideetan. Euskaldun guztion bizitza maila etaelkarbizitza zeharo hobetzeko balio duena. Geure etorkizunaren gaineko erabaki nagusiak geure esku jarriko dituena. Bakerako politika, trabaguztiak jada altxatuz. Ekonomia produktiboa, ez espekulatiboa, garatuko duena. Zerbitzu sozial unibertsalak, kostubezala aurkeztu ordez, aberastasun kolektibo eta garapenerako baldintza bezala ikusiko dituena.

Euskal naziotasun transbertsala aldarrikatu behar duen politika publiko berria, eta berau zentzu ideologikoan, baina baita zentzu sozioekonomiko eta geografikoan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.