Lehendik ere ezagutzen nuen Txillardegi, baina, bereziki, Iruñeko Udako Euskal Unibertsitateko eskoletan ezagutu nuen Jose Luis Alvarez Enparantza.
Txillardegiri gauza asko eskertzen dizkiot, baina, besteak beste, eta oso modu berezian, bere hurbiltasuna, apaltasuna eta xumetasuna. Baita bere argitasuna, zuzentasuna eta koherentzia ere.Eta, nola ez?, bere jakituria, zorroztasuna eta nekaezineko saiatze hura; beti galtzaileen artean.
Oso ekarpen handia egin die euskal literaturari, euskarari, euskal soziolinguistikari, abertzaletasunari, baketzeari, independentismoari, eta abarri eta abarri.Badakit oso motz gelditu naizela hemen Txillardegiren merituak aipatzen, baina, era berean ere, jakin badakit ezinezkoa dela lerro gutxitan bere merezimendu guztiak goraipatzea.
Atseden sakona har beza Txillardegik hemendik aurrera bere txakurrarekin, naturarekin eta Chopinen musikarekin, batez ere, bere nokturnoekin.
Txillardegik arrasto handia utzi du Euskal Herrian.Euskal gizarteak asko zor dio J. L. Alvarez Enparantzari.
Doluminak senitartekoei.
Txillardegiren heriotzean
Txillardegi, eskerrik asko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu