Txillardegiren heriotzean

Txillardegi: Euskal Herria helburu

Donostia
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Jose Luis Alvarez Enparantza euskararen bidezidorretatik iritsi zen abertzaletasunera, berak aitortuta. Mugimendu politikoen egoeraren azterketan eta elkartasun-ildoak finkatzeko unean, hizkuntza eta kultura jotzen zituen erreferentzia nagusitzat. Elkartasuna agertzen zuen beti bere hizkuntza eta kultura berreskuratzen saiatzen ziren mugimenduekiko. Aldiz, kezka handiz begiratzen zituen berezko hizkuntzari eta hizkuntza horri lotutako kulturari muzin egiten zioten askapen mugimenduak. Irlandako egoera, adibidez, kezkaz ikusten zuen; are gehiago, kezka-iturri zen berarentzat Euskal Herrian bolada batean gertatzen ari zen Irlandarekiko mimetismoa, nolabait oraindik bizirik dagoena. Berak ez zuen uste hizkuntzaren berreskuratze-prozesuan etenik egon behar zuenik. Irlandako prozesuak argi utzi du hizkuntza eta kultura berpizteko asmoa independentziaren egunerako uztea oker historikoa dela. Bere helburua ez zen erdal herria, bere helburua Euskal Herria zen, Euskal Herria helburu liburuan ongi idatzita utzi zuen bezala.

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. Agur eta Ohore.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.