Mendizale bat hil zen atzo, Aspe mendira igotzen ari zela. Tontorrerako bidean amildu egin zela azaldu du Nafarroako Gobernuak. Iruñekoa zen mendizalea, eta 53 urte zituen. Huescako Pirinioetan dago Aspe mendia, Espainian, eta 2.645 metroko garaiera du. Nafarroako Gobernuak ez du eman beste xehetasunik ezbeharrari buruz. Atzo iluntzean, oraindik ere, gorpua jasotzeko lanak bukatu gabe zeuzkaten.
Beste mendizale bat ere hil zen atzo Huescan bertan: Aneto mendira igotzen ari zela amildu zen, Coronas aldean. Guardia Zibila mendizalearen gorpuaren bila jardun zen, baina, eguraldi kaskarragatik, gaur goizera arte atzeratu zituzten horretarako lanak.
53 urteko mendizale bat hil da, Aspe mendira igotzen ari zela amilduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu