Bulder modalitatean emakumezkoen mailari beste koska bat gehitu dio Tomoko Ogawa Japoniako eskalatzaileak. Catarsis (8b+) blokea igo du, eta zailtasun hori erdiesten duen lehenengo emakumea bilakatu da.
Dai Koyamadak zabaldu eta kateatu zuen aurrenekoz 2005ean, eta ondotik, Daniel Woods estatubatuarrak igo du. 30-40 egunetan banatutako ehunka saio behar izan ditu Ogawak blokea egiteko. Horrela definitu du arazoa Ogawak: «Kanporantz dezente ateratzen da horma, eta ezinbestekoa da hatzetan indarra edukitzea. Lehen zatian zulo asko ditu eta oinak jartzeko leku gutxi; bigarren zatia, berriz, dinamikoagoa da. Bosgarren mugimenduan da denetan gogorrena. Besoak erabat zabaldu behar dira pasatzeko».
Mendia
8b+ zailtasuna duen bloke bat egiten lehen emakumea izan da Ogawa
'Catarsis' izena du blokeak, eta Shiobaran dago, Japonian. Ehunka saio behar izan ditu blokea osatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu