Mendia

K2 neguan igotzen saiatuko da Errusiako mendizale talde handi bat

Karakorumeko harribitxia igotzeko ahaleginean talde handi eta astuna osatu dute, 16 mendizaleko taldea

2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Ate joka datorren neguan izango da zalaparta Karakorumen. Mendikateko zortzimilako mendiak neguan igotzeke zeuden, otsailean Simone Morok, Denis Urubkok eta Cory Richardsek Gasherbrum II igo zuten arte. G-I, Nanga Parbat eta K2 mendietara espedizio bana izango da datorren neguan. Jakina zen Alex Txikonen taldea G-Iera joango dela, eta Moro eta Urubko Nanga Parbatera. Errusiako talde bat saiatuko da Karakorumeko harribitxirik preziatuena neguan igotzen: K2.

Errusiarrek ohikoa duten estiloan joango dira: talde handia eta astuna. Espedizioa 16 mendizalek osatuko dute, eta Viktor Kozlov izango da burua. Haren aldamenean elkartu dira azken urteetako Errusiako alpinista indartsuenetako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.