Mungiako eskalatzaile baten gorpua erreskatatu dute Pirinioetan

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Mungiako (Bizkaia) mendizale bat hil da Pirinioetan. Foratata mendia (Sallent Gallego, Huesca, Espainia) eskalatzen ari zela istripua izan zuen mendizaleak ostegunean, eta herenegun aurkitu zuen haren gorpua Guardia Zibilak. Senideek herenegun deitu zuten Poliziara, mendizalea falta zela esanez. Berehala ekin zieten bilaketa lanei, eta handik gutxira haren autoa aurkitu zuten Formigalgo mendi estazioko urbanizazio batetik gertu. Ordubete geroago aurkitu zuten mendizalearen gorpua, Foratata mendiko mendebaldean, gainetik 100 bat metrora. Lehen ikerketaren arabera, erorikoa izan zuen eskalatzen ari zela. Gorpua garabi sistema baten bidez erreskatatu behar izan zuten, nahiko leku zailean baitzegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.