Bi gazte epaituko dituzte etzi, hotel bat okupatzeagatik
Joan den urtean Legutioko (Araba) zentro sozialistaren hustuketan atxilotutako bi gazte epaituko dituzte etzi, Gasteizen. Duela lau urte, gazte talde batek Legutiokohotelaren eraikina okupatu eta zentro sozialista bat sortu zuen bertan, baina iazko ekainaren 28an Ertzaintzak gunea hustu zuen. Dozenaka gazte bildu ziren espazioa defendatzeko, eta Ertzaintzak 18 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituen. Elkartasuna adierazteko elkarretaratze batera deitu du mugimendu sozialistak etziko, 10:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu