BIDEO GEHIAGO
Metano isuriak

Metano isuriak

Motzean

Klima larrialdian efektu gehien duten gasetako bat da metanoa. Bada, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, erregai fosilek atmosferara isurtzen duten metanoaren %70 inguru isurtzea «gasturik gabe» saihestu daiteke.

India Pakistan gerra

Indiak misilekin eraso dio Pakistani

Motzean

New Delhik adierazi du bederatzi gune jo dituela; zehaztu duenez, «gune terroristak» jo ditu, ez Pakistango armadarenak. Pakistanen arabera, 26 lagun hil dira erasoan. Pakistanek, bestalde, hainbat gune bonbardatu ditu.

Ertzaintza eta armen erabilera

Ertzaintza eta armen erabilera

Motzean

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2023 hasieratik aurtengo martxoa amaitu bitarte, Ertzaintzak hemeretzi aldiz erabili zuen suzko armaren bat herritarren kontra. Dokumentuaren arabera, ia guztietan foam jaurtigailuekin egin zuten tiro, pertsonaren bat «menderatzeko» edo «desordena publikoak» eteteko asmoz.

Pantailaldia argazkia

Hasi da Pantailaldia

Motzean

Maiatzaren 6an hasi eta hilaren 14ra bitartean, bigarren Pantailaldia egingo dute. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko aktibazio sozialerako ariketa bat da. Horren harira, Pantailak Euskaraz taldeak egutegi bat proposatu du. Era berean, hainbat baliabide zabaldu dituzte.

Irune Lasa

Zer da zero elektriko bat?

Motzean

Zer da zero elektriko bat? Sorkuntza elektrikorik gabeko eta zero kontsumoko egoera bat da, alegia, itzalaldi erabateko bat, atzo Iberiar penintsulako sistemak nozitu zuena. 

Itzalaldia

Itzalaldi masiboa

Motzean

Ez dute argitu itzalaldiaren arrazoia, baina sortu behar zen argindarraren %60 kolpez galdu zen, bost segundoan. Zerbitzua bere onera itzultzen ari da pixkanaka. Ez dute argitu zerk eragin duen itzalaldi masiboa; Pedro Sanchezen arabera, hipotesi guztiak zabalik daude.

Etxebizitzen prezioak gora

Etxebizitzen prezioak gora

Motzean

Etxebizitzaren prezioak goia jo zuen iaz Hego Euskal Herrian. Nafarroan zegoen merkeen metro koadroa, 1.992 eurotan. Lau lurraldetan areagotu ziren etxebizitzen salerosketak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan iaz etxebizitza bat erosi zutenek beren soldaten %30 erabili zuten hipoteka ordaintzeko.

Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.