Familia bat etxegabetu dute Antsoainen, eta ospitalera eraman dute kideetako bat. Foruzaingoaren arabera, «prebentzioagatik» ospitaleratu dute gizona; bihotzeko eta biriketako patologiak ditu. Poliziak borraz jo ditu protestatzera joandakoak, eta herritar bat atxilotu egin du tarte batez. Kaleratu duten familian bi adingabe daude.

Motzean
Familia bat etxegabetu dute Antsoainen (Nafarroa)
21
Maiatza
de
2025