Bira

Aitortzak

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Egunkari batean irakurri nuen gure gatazka honetan egindako minen aitortza egiteari buruzko artikulu polit bat. Facebookera igo nuen, eta gogoeta interesgarriak egin zizkidaten zenbait lagunek. Aldi berean, beste lagun batzuek sare sozialetan eman zuten Matalasen hilketaren urteurrenaren berri. Nik ez nekien azaroaren zortzian moztu ziotenik burua Mauleko apaiz iraultzaileari, baina hala gertatu omen zen 1661ean. Batzuen memorian gaur ere lekua du oraindik, baina iragan mendeko gauzekin ahaztu egin gara guztiz. Aitortzaz ari ginela, Matalas etorri zitzaidan bidera, eta nolabait lotu egiten nituen nire buruan. Egindako mina egin egin duela aitortu behar du hala egin duenak, eta 1661 urrutiegi dago aitortza ariketa historikoa egiteko. Baina oraintsuago egindakoak ere ez ditugu gogoratzen. Lurrak estali zituen hilobiak, eta besterik ezean karez erre zituzten izenak. XX. mendean berreskuratu genuen Matalas, baina ezingo ditugu beste 300 urte itxaron Euzko Gudarostea berreskuratzeko. Ez dugu ariketa mingarririk egin nahi, baina benetako aitortzarik izango bada, egin egin beharko da. Memoriaren hilarriak mugituz gero, lur gainekoak ere mugituko dira, eta errudunak seinalatzen dituenak ez du erruduna izan nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.