Bira

Amantalak

Onintza Enbeita
2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Amantalak eramatera kondenatu zituzten. Sukaldean, soroan, isilik egin behar zuten egiten zekiten guztia. Esan zieten gizonak zirela mundua gobernatzeko kapaz zirenak, eta, bizirik irauteko, onartu egin behar izan zuten. Ez zuten historiarik idatzi, eta ez dakigu haietatik zenbat izan ziren lehen lerroko gudariak, politikariak, medikuak, artistak, alkateak... guk dakiguna idatzi zutenek ez zituzten kontuan hartu, eta orain guk ez dakigu haietaz ia ezer. Ezizenak asmatu zituzten liburuak edo prentsa artikuluak sinatzeko, ez zegokielako halako lanik. Uste zuten ez zeukatela kontatzeko ezer interesgarririk ilobak altzoan hartu zituzten arte. Orduan garbi ikusi genuen bazekitela kantatzen, eta bazekitela kontatzen gerra, kartzela, errepresioa, hizkuntza, maitasuna eta beste nola bizi izan zituzten garai batean. Konturatu ginen ahal izan balute amantalaz bestelako uniformeak jantziko zituztela eta ahal izan zutenek jantzi zituztela. Isildutako amantalen ahotsa ialehenengoz prestigiozko leku batera eraman zuten atzo. Ahots asko isildu dira dakiten guztia kontatu gabe, ordea. Bada ordua esateko duten guztia entzun dezagun, eta ondorengoei historia haiek irakatsi diguten moduan kontatzeko: emeki-emeki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.