Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Aurkikuntza

2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako agintariek ez dute atsedenerako betarik: jendaurrean irribarretsu agertzeko motiboak ikusten dituztenerako merkatuak berriro atzetik, hortzak gero eta zorrotzago. Baina, autolaguntza liburuetan azpimarratzen duten bezala, asko ikasten da garai zailetan: oinarrizko egiez jabetzeko katarsi momentuak ugari izaten dira, eta, ondorioz, onerakoak gertatzen dira luzera begira. Dirudienez, halako distira uneren bat izan dute azken orduetan Espainiako bi alderdi hegemonikoek eta aurkikuntza bera egin: lukurreria omen merkatuen muina. Rubalcabak oposizioko pulpitutik egin du salaketa. Bere egiteko moduari leial, zuhurrago ibili da Raxoi: COPEko esatari izarraren ahotik ohartarazi du espekulazio ankerra dutela merkatuek gidari, eta, gainera, Espainia begitan hartuta daukatela —badakizue, Eurokopagatik inbidiatan—. Hara, egundaino bizikidetza askearen ardatz zen merkatuari adarrak eta isatsa sortu zaizkio bat-batean!

Behin aurkikuntza eginda, egoeraz jabetuta, aurre egitea izango litzateke hurrengo urratsa. Beraz, pentsatzekoa da laster iragarriko dutela merkatuei bazka emateari utzi, murrizketak baztertu, eta ondasunen ekoizpen eta banaketarako beste eredu batzuk proposatuko dituztela. Seguru gaurkoan bete-betean asmatu dudala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.